Koherentzia

Koherentzia eta independentzia lotu ditu Karmelo Landak Argiari egin dizkion adierazpenetan:

15 thoughts on “Koherentzia

  1. Koherentzia hori dela dioen hiztegi berean topatu dut nik totalitario hitzaren esanahia: “Botere osoa talde edo alderdi politiko baten eskutan bildurik eta beste guztiei esku hartzea eragotzirik, estatuko bizitzaren arlo guztietan aginte gogorra ezartzen duen erregimen politikoaz esaten da.”

    Nik uste Karmelo Landaren diskurtsoaren “airea” bestelako dela. Are gehiago elkarrizketaren beste une batean beste hau esaten duenean:

  2. Neu bai gelditu naizela zur eta lur Anjel Lertxundik egiten duen hitzen eta egoeren interpretazio bihurria ikusita. Euskal Herritarrok elkarbizitza librea izateko harmonia logikoa geure independentzian bilatzea totalitarioa iruditzen zaio nonbait Lertxundiri, horretarako proposatzen den sistema giza eskubideena eta eskubide zibil eta politiko zein kultura, ekonomia eta gizarte eskubideen arautegia bada ere, Nazio Batuen Erakundeak zehazten duen erara antolatua.Aldrebesko logika horretatik abiatuta, berak azaldu beharko digu dependentziak edo menpekotasunak eskaintzen dizkigun abantailak, bera bezalako librepentsalari baten ikuspegitik, nik neuk behintzat azkenaldi honetan libre pentsatu eta adierazteko oztopo nahikotxo aurkitzen baitut egoera dependente honetan. Zeure argipenen zain, Lertxundi jauna.Adeitasunez.

  3. Estimatzen da, Anjel, eskainitako azalpen hau eta eskertzen dut besarkada. Hala ere, iruditzen zait guztiz defendagarria dela independentzia eta koherentzia lotzea, nik egiten nuen bezala, euskal herritarron egoerari eta etorkizunari gagozkiolarik. Horri “totalitario” adjektiboa jartzea egin zait mingarri, iraingarria delako eta eztabaida laguntzen ez duelako. Paradoxa mingarria da, ideiak libre azaldu nahi izateagatik jazarpena eta kartzela sufritzen dituenari, gainera, era horretako adjektiboak gainezartzea, zergatik eta gaur gaurkoz debekaturik diguten koherentziaren bila ari naizelako. Independentzia, Anjel, ondo dakizun legez, ez=dependentzia da, eta hor bai kabitzen direla libertate guztiak, eta ez gaurko dependentzian Nik, behintzat, guztiak eta guztionak kabitzea nahi dut. Hori da, ene uste apalean, benetako eztabaida, irainik gabe guztora egingo dudana. Besarkada luzatuz

  4. Primeran ulertzen zaizue bioi. Argi dago Karmelorena, argi dago Anjelena.

    Ni, irakurle apal hau, independista izanagatik ere Karmelo bezala (ez dakit Anjel bezala), ados nago bigarrengoarekin: nola izango da “idenpendentzia jarrera koherente bakarra”? PP-PSE-EEren botoemaleentzat ere bai?!… Herri hontan, askok beste era batera izatea nahiagoko genukeen arren, jende aaaasko dago nahiago duena Espainia-dependentzia Euskal Herria-dependentzia baino.Eta horientzat koherentea argi dago zer den.

    Beste kontu bat herri honetan batzuk abertzaleei soilik hitz egiten dietela, eta beti gainera, zer pentsatu eta egin behar luketen esanez… Jarrera horietatik abiatuta hurbiltzen gara totalitarismora.

  5. Jon, aipatzen dituzun horiek ez dute espaina-dependentzia defendatzen. Beraiek estatu independiente batean bizi dira, Espainian. Koherentzian, harmonia logiko goxoan bizi dira beraz, espainiar gisa Espainian.

    Koherentzia arazoak euskaldun gisa bizi nahi dugunok izan ohi ditugu, eta Karmelo horietaz ari delakoan nago.

    Esku-sartzerik, bidegabekeriarik edota indarkeriarik gabeko prozesu batean neurtuko al ditugu batzuen eta besteen koherentziak? Independentistok horretara goaz. Eta beraiek?

  6. Ez dut uste espainiarzaleak “harmonia logiko goxoan” bizi direnik hemen, zorionez.

    Eta arrazoia ematen didazu esaten duzunean Karmelo “euskaldun gisa bizi nahi dugunoi” soilik zuzentzen dela diozunean.

    Baina berak “euskal herritarrak” aipatzen ditu, eta horrekin ulertzen da hemen bizi diren guztiak (hemengo jende multzo totala).

    Nahi nuke hemen koherentziak batzen joatea… besteek batu dituzte eta. Baina besteei zer pentsatu eta egin behar duten esan gabe izan beharko du, ezta?

  7. Bada, ni ez nator bat ez Landarekin, ez-eta Lertxundirekin ere. PADan eta NFEan nahiz EAEan Erreferendum Loteslearen aldeko herritarrok eskubide hori gara dezakegu. Eperikan gabe; di-da, gaur. Emaitza? %51 vs %49. Gaur egun, frantziar administrazioan 1958az gero eta espainiar administrazioan 1978az gero hurrenez hurren V. Errepublikan eta II. Errestaurazioan bizi gara. Demokrazia? Zer da hori? Hemen egitura militarrak daude, eta egitura zurrun horiek ez dute uzten demokrazia. Dependentista edo kolonialista izan. Independentista edo estatalista izan. Hamaika gauza daude aukeratzekotz eta garatzekotz. Gure hizkuntza baztertu egin dute, ia-ia suntsitu; eta, herritarrok stockholm sindrome itzelaz bizi gara, etengabeko beldurrez tikiaz, ea zer erranen dutenetz. Gaur egun, EAEan herritar kolonialistak daude gobernu kolonialean, nola iritsi dira? ETA aitzakiatzat hartuta? Baina, hauek ez al dira 3 desagerturen, 350 hildakoren, 4500 gatibaturen, 7500 torturaturen eta 35000 bahituren erantzule zuzen-zuzenak? Arren! Ez gara atzo jaiotakoak! Norbaitek ikusentzun al du BERRIA egunkari birtualean Etxeberria jauna edo Egiguren jauna? Nabari da zein ibili den euskararen baitan murgilduta. Hemen erdaldunak gara gauztiak! Hemen erdaldun euskalgabeak daude, eta hau emaitza historiko bat da, Nabarroako Estatuaren Erresuma inbaditzearen, okupatzearen, konkistatzearen, desmantelatzearen eta kolonizatzearen ondorioa da! Hemen nabar Estatuaren aldekook Erreferendum Loteslean %51 lortuz gero: Nabarroako Euskal Estatuaren Lehen Errepublika!

    Post Scriptum: edo frantziar Estatua, edo nabar Estatua, edo espainiar Estatua. %51 eta %49, eta kito. Eta galtzaileak aldarrika dezala bere kolonialismoa, euskal Estatuan ez baita alderdirikan ilegaliztuko-eta.

  8. Herri askotan ospatzen dute independentziaren eguna, totalitarismoaren eguna dela jakin gabe. Suposatzen dut aldatu beharko dutela filma ezagun baten izena eta jarri “Totalitarianism day”. Anjel beti bezala:Una de cal y otra de arena.

  9. Iritziak iritzi eta usteak uste, totalitarioa ez duk badiona, badagiena baizik. Badagienak badion anitz ixilarazi dik jarrera totalitarioa erakutsiz.

    Adibide bat, Nafarroako bortz puskatakoak Madrili begira eta Seigarren puskakoak Parisi begira jarri dituena ez duk koherentzia izan, Karmelo-eta ixilarazi dituen totalitarismoa baizik.
    Egon bizkor

  10. Euskal herria espainia eta frantzia artean egon ordez holanda eta belgika artean egongo balitz bergin egongo ginateke?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude