Barrabilak

Beste mendizale bat hil da mendian. Tolo Calafat zuen izena. Izotzetan geldituko da betirako. Juanito Oiartzabalek haien bila igo nahi izan ez zuten lau sherpengatik:

8 thoughts on “Barrabilak

  1. Nahiko korapilotsu dugu arazo hau.
    Nik bezelako mendiarekiko zaletasuna duen lagun batek, Everesti buruzko e-mail harrigarri eta beldurgarri bat bidali zidan. Antza denez, mendi hartan 200 mendigoizale hilik daude, haietariko 40 gailurrera igoteko bidezidorraren bazterretan ageritan daude, sarritan inguratu behar gorpua ez zapaltzeko. Azken bolada honetan, idatzita ez den lege baten arabera, mendizalea zauritu larri gertatzen baldin bada eta oinarrizko kanpamentura eroateko ez badago aukerarik, bazterrean uzten da, gailurrera jarraitu eta jaisterakoan oxigeno botilak eta elikagaiak utzirik beherantz abiatu laguna abandonaturik. Sarritan bizirik.
    E-mail honek testigantza beldurgarria dakarkigu: emakume baten erregu eta negar batean bakarrik ez uzteko gorantz edo beherantz zihoazenaren arreta bereganatu ezinik. Money is money.
    Beste aldetik, diotenez, mundu osoan sorospen-lanak egiteko helikoptero berezi bakarra dago; eta honek ere, joan ahal du hango haize bolada bortitzak ez daudenean.
    Beraz, zer egin? Beren bizitzak arriskatu behar al dituzte sherpek mendigoizale zurien nahiera eta titulu-goseagatik?
    Horrelako espedizio batera doan lagunak badaki, edo jakin beharko luke, zer gerta dakiokeen.

  2. Gailur-gose denak ez du eskubiderik inongo xerpak ezertara behartzeko. Haiek bizimodua ateratzen ari dira, besteok berriz, bizimodua ziurtaturik dute eta balentria bila dabiltza.
    Korearra harrapatuko balu, lepoa moztuko liokeela ere esan omen du; horrelakoxea da Joanito. Miresmen gutxi, beraz, horrelakoarekin.
    Non da gizalegea? Pertsonaje hauen beharrik ez du munduak. Zirkoan ez al luke leku egokiagoa mendian baino?

  3. mendizaletasuna merkatu bihurtu dute, batek bi besteak hiru ;hola dabiltza gaurko heroiak bailiran inolako errespeturik gabe mendiari askotan bakarrik periodisten esanetara mogituz, ezdituzte beren egintzak goratuz baizik herriaren heroiak bezala agertuz ,ezdute balio beren hobekuntza partikularerako egunkaietako medioen propadandarako egiten dituztebeen hazainak

  4. niri ere ez zait ba batere gustatu juanitok sherpekiko azaldu duen jarrera. hara igotzen denak badaki dagoena zer den, beraz, horrelako zerbait suertatzen bazaizu… ba sentitzen dut, bihotzean, baina ezin da mezpretxatu beste batzuen jarrera, norberak ere egingo ez zuketenean.

  5. Korearrarekin zeuden sherpak ez zetozen bada gailurretik, Juanito bera bezalaxe? Sherpek ez dute nekerik, osasun arazorik pairatzen egindako ahaleginagatik? Juanito lagunaren bila itzuli ez zen bezalaxe, ez al dute eskubiderik sherpek erabaki bera hartzeko? Korearrak bere sherpei “agindu” egin behar ziela ere esan omen du Juanitok eta “bere” sherpatako bat izan zela atzo goizean oxigenoa eta zakua hartuta Calafaten bila aritu zena. Hizkera mota honi jabego ideiaren antza hartzen diot nik. Gai korapilatsua, bai gero!

  6. Kontu itsusia duk gaizki erraka aritzea norberaren lana dena edo izan daitekeena bertze batek egin nahi ez izateaz. Are kontu itsusiagoa duk joeraren bidez ez erakustea beti eredu sakratutzat hartzen ohi izan dena. Leinuaren bidezko mailaketa egiteak hagitz izen adierazgarria dik, arrazakeria. Baina, Jainkoarren! Nehork ez dik ixilaraziko ergel sorta hau hil berri denaren emaztea nahiz seme-alabak pairatzen ari direnari min handiagorik ez gehitzeko? Ahozabal galantoi ez zaiea gogoratzen haurride, senar, seme edo adiskide bat galdu dutenen oinazea? Bere burua zuritu edo zuzenetsi beharrean, bertzeri bat-bederaren hobena egotzi gabe, senideak laguntzen aritu beharko liketek.
    Mendizaletasunaren

  7. Hau dela, bestea dela, … . Begi bistan dago zein den batzuen naturan aritzeko modua.

    Gure Telebistan, besteak beste, eredu lotsagarri bat zabaltzen ari da (El Conquistador …), eta eredu bereko jende moduaz hitz egiten ari gara.

    Laguna, begirunea, elkartasuna, berdintasuna )gaur Maiatzaren 1a) … zelako berbak! Balio eskasekoak batzuentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude