Zuria beltz

Hans Kung teologoak erreboltarako dei egin die, orbi eta orbe, gotzainei. Zuzendu dien gutun luzean, Ratzingerren adiskide min izandako teologoak dio BXVI aita santuak eliza berritzeko aukera galdu duela, hondoratzeko arriskuan dagoela San Pedroren ontzia, eta, otoi, erreakzionatzeko, mugarik gabeko obedientzia ez zaiola-eta Jainkoari baino zor.

Egunkari italiarrek dakarte adiskide ohiaren gutunak abaildura areagotu diola BXVIri. Esango dute nahi dutena, baina tristuraren motiboa ezin liteke izan gotzainak matxinatzeko beldurrak eragina. Loiolako Inazioren Exercicios Spiritualeseko aipu batek ziurtatzen du gotzainek ez diotela txintik aterako (itzulpena Joseba Sarrionandiarena da):

Arriskua

Maiz entzuten ditugu Espainiak euskal herritarren bati eragindako deserosotasunari buruzko kexuak. Ez da, ordea, hain ohizkoa sozialista bat ikustea deseroso. Jesus Egiguren dugu berriki kexatu dena, Loiolako negoziaketei buruz egin zioten elkarrizketa batean:

Itzalarena

Ez dakit ikusi duzuen argazkia. Sarean dabil. Bertan polizia nazional bat ageri da (ez zaio aurpegia ikusten), Francoren fotografia txiki bat daramala petxu-petxuan, esaldi labur batekin:

Gaur

Gasteizko Legebiltzarrak ETB1en gaztelania sartzea eztabaidatuko du gaur. PPren iniziatiba da, baina beste taldeek ez omen dute babestuko. Gaizki egina: egun gogoangarria izan litekeena hondatuko dute.

Esplikatuko naiz.

Espainiako konstituzioak Estatua eleaniztuna dela esaten baitu, PPek euskara sartzea bultzatuko du TVE1en, TVE2an, TVE nazioartekoan, Radio Nazionalean, Estatuaren hedabide guztietan, zeren truke?, eta beren umetxo txit baztertutxoek ETB1en gaztelania pixka bat es mucho entzutearen ordainetan; EFEk euskaraz ere emango ditu berriak, horrela prentsa euskaldunak asko aurreztuko duelarik itzulpenetan; euskaraz ere mintzatuko dira hegazkin, autobus eta tren-linea estataletan, aldibereko itzulpena egongo da parlamentuetan; euskaraz ere emango dituzte iragarki ofizialak, euskaraz ere egongo dira seiluak, euroak, loteriak eta kinielak

Demokrata eta klandestino

Demokrazian sinesten du, bihotzez esaten du demokrazia dela, bere inperfekzioan, sistema politikorik zuzenena. Eta zortekoa dela pentsatu nahi luke: sistema demokratiko batean bizi omen da. Baina mendebaldeko hiritar gero eta gehiagori gertatzen zaiona sentitzen hasita dago aspaldion: zentsuraren kontra eta espresio askatasunaren alde egiten badu, boterearen gehiegikeriak salatzen baditu, autoritarismoaren kontra borrokatzen bada, legeek unean uneko interesei erantzutea kondenatzen badu, justizia oilategi bat bihurtu izanaren aurka manifestatzen bada, guztien gobernua gutxi batzuen desgobernua bihurtu izana deitoratzen badu, demokraziaren etsaitzat hartzen dute.

Berak demokrata izaten segitu nahi du, baina gero eta zailagoa zaio. Deseroso dago, beldurra ere izaten du askotan. Klandestinoa sentitzen da. Klandestino demokrata bat, gero eta demokrazia alienatuago baten barruan.

OHARRAK (Post scriptum)

Premiarik?

Espainiako CISek otsailean egin zuen inkesta sozialaren arabera, Estatuko ehuneko hirurogeita hiruak ez daki ingelesez. CIS-en galderak bazuen bigarren koska bat ere, hedabideek koskik egin ez ziotena: