Tabakalera

Egunak egin ditut beroarena epelduko zain. Alferrik: ozpinak ez du mina galdu. Behingoagatik, kultur proiektu instituzional bat ari zen gure erraietatik ernaltzen. Behingoagatik, gu ginen geure ispiluaren jabe, orain arteko lanak erruz erakutsi du proiektuak kultura

Amets

Ajeak utzitako iltzea beste iltze batekin kentzen omen da, hala esaten dugu Zarautz aldean. Ajeak ajeari dei egitea, ez da zurrutean soilik gertatzen. Sosak ere sosari egiten dio dei: bankuek jaso dituzte estatuaren diru-laguntza handienak. Futbol-taldeak ez dabiltza oso atzetik: San Mames barria egiteko diru-laguntza da futbolak sartu duen azkeneko gol sekulakoaren lekuko. Etorriko da gol ikusgarri gehiago.

Pobreen etxean, aldiz, ametsak egiten dio ametsari dei.

Orain laurogei bat urte Lizardik milioi bat pezetekin egin zuen amets; hobeto esanda, pezeta haiekin euskal kulturaren alde egin zitekeen guztia zuen amets. Alferrik ari zen, bazekien alferrik ari zela, ez zuela inork sosik jarriko bere ametsetarako.

Anaitasuna

Egunero-egunero joaten naiz Bolibaraino, zaletu egin naiz hango albiste eta pertsonaiekin. Blog batek du eguneroko bisiten kulpa, goizero sartzen naiz-eta Vivir de buena gana (Gogo onez bizi) kronika-bilduman. Hasieran, Miguel S

Maite haut

Javier Bardem aktoreak gogor itxura du, bizitzan kolpe asko jasotako boxeolari baten sudur eta guzti. Zinismo puntu bat dauka itsatsita ezpain artean. Begien azpiko bi poltsa handi itsusiek alukeria guztiak ikusitako baten nekatu itxura ematen diote haren begiradari. Egunetako bizarrarekin ibili ohi da, ez du modaren konbentziorik segitzen. Familia gorri bateko seme gorri, ez dio muzinik egin konpromiso sozialari.

Horregatik harritu gaituzte Canneseko saria jasotzerakoan hain tipo zangar batek esandako hitz txit eztiek:

Euskararen estrategiak (telebistan)

Hots asko dabil han-hemen ETBko ni kateen beherakadari buruz. Hots batzuk nahiko apokaliptikoak dira, kezkatiak asko, etsipenezkoak beste hainbat. Batzuk oso interesatuak izango dira, beste asko zehatzak. Datuak ezagutu gabe, ezin iritzirik eman momentuko egoeraz.

Auzi estruktural bat dut nik kezka. Nago euskal telebistak

Arrangura

Mendebaleko historia modernoan aro politiko gutxik jaso du Espainiako Trantsizioak adina laudorio. Hura protagonizatu zuten politikariek sekulako sen demokratikoa erakutsi omen zuten. Herritarrek emandako lezioa eredugarria, inondik ere; txalogarria laido historikoen eta mendeku-goseen bazterketa, goresgarria etorkizun hobe baten esperantza lehenetsi izana

Gozamena

Periodikoak zabaltze hutsak biziki pipertu du. Ez zaio motiborik falta. Arreta osoz antolatu zuen dena, mila aldiz begiratu zion leiho berari. Ez zegoen ez kamerarik ez begiralerik leihoa zaintzen. Arriskurik ez. Behin eta berriro neurtu zituen eman beharreko pausoak. Dena kontrolpean. Herenegun gauez eman zuen kolpea, gehien gustatzen zitzaizkion bost piezez jabetu zen. Kalkulatu baino are errazagoa gertatu zitzaion lana.