Gozamena

Periodikoak zabaltze hutsak biziki pipertu du. Ez zaio motiborik falta. Arreta osoz antolatu zuen dena, mila aldiz begiratu zion leiho berari. Ez zegoen ez kamerarik ez begiralerik leihoa zaintzen. Arriskurik ez. Behin eta berriro neurtu zituen eman beharreko pausoak. Dena kontrolpean. Herenegun gauez eman zuen kolpea, gehien gustatzen zitzaizkion bost piezez jabetu zen. Kalkulatu baino are errazagoa gertatu zitzaion lana.

One thought on “Gozamena

  1. Lapurtutako balio handiko obra bat ezin da saldu; bildumatzaile aberats batek ez luke lapurtuko, areago, artez aditua eta maitale balinbada, berentzat etikari uko egitea bailitzateke. Artez adituak, bedi txiro, bedi abertatsa, ez ditu laukiak edo kuadroak lapurtzen, baizik-eta erakustokian orduak iragaiten ditu obraren admiraka. Laukiak lapurtu dituztenak, nire ustez, mafia kideak dira edo laukien trukez diru mordo bat eskatuko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude