Maite haut

Javier Bardem aktoreak gogor itxura du, bizitzan kolpe asko jasotako boxeolari baten sudur eta guzti. Zinismo puntu bat dauka itsatsita ezpain artean. Begien azpiko bi poltsa handi itsusiek alukeria guztiak ikusitako baten nekatu itxura ematen diote haren begiradari. Egunetako bizarrarekin ibili ohi da, ez du modaren konbentziorik segitzen. Familia gorri bateko seme gorri, ez dio muzinik egin konpromiso sozialari.

Horregatik harritu gaituzte Canneseko saria jasotzerakoan hain tipo zangar batek esandako hitz txit eztiek:

5 thoughts on “Maite haut

  1. Horrelako berbak entzutea gizaki baten ahotik horrelako oihartzuneko tokian, eta horrelako gizontzarrak. Benetan eskertzekoa

    Esker oneko eszena hori ikusi baino lehen, entzun izan ahal nuen goizean goiz, ez dut gogoan zein irratitan, esatari baten mespretxuzko iritzia Bardem-en gaineko berba horiez.
    Kontutxo horrek piztu zidan esatarien ardurarena: informatu eta iritzia eman.

    Egun ona izan!

  2. bardenek aspaldi esan zuen espainia faxistaz beteta dagoela ,pp koatik, eta diktadura ez kondetzearren ,orduan gaur egun holako gutxi dagoz estadu espainiarrean kritikoa oso poderearekin eta berek nahiko garbi adierazzten du baita bere adostasuna eutanasiaren aldekoa dela mar al fondo gisako egoeretan orduan ezdira bera bezalakoak asko egongo eta

  3. Norbaitek esango du gizon batek
    ez duela maitasuna azaldu behar
    plaza publikoan,

    Nik erantzungo diot gizon batek
    ez duela deus hoberik,
    deus aratzagorik eta betikotzeko
    duinagorik, bere maitasuna baino

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude