Anaitasuna

Egunero-egunero joaten naiz Bolibaraino, zaletu egin naiz hango albiste eta pertsonaiekin. Blog batek du eguneroko bisiten kulpa, goizero sartzen naiz-eta Vivir de buena gana (Gogo onez bizi) kronika-bilduman. Hasieran, Miguel S

3 thoughts on “Anaitasuna

  1. Bolibiez inguraturik gaude berton. Eta batez ere “bolibiarrez”, gizakiak. Hau da, nire ustez, ahaztu ezin duguna.
    Nahiz eta gure inguruan mezu zabalduena “el conquis”-arena izan.

  2. Ezin etsi ohar lexiko ttipi bat egin gabe. Barka pedanteria iruditzen baldin bazaik, Andu, baina nik uste diat horrelako kasuetarako “haurridetasuna” hitza daukagula, bizirik eta eder. Atera kontuak zenbaterainokoa den hitz horri diodan txera eta atxikimendua: Azkoitiko futbol taldeari “Anaitasuna” izena kendu eta “Haurridetasuna” jartzearen aldeko aldarria egin niak behin! Ez nian erantzunik jaso, jakina.

  3. Haurride!

    Zarauzko Ikastolan irakasle nenbilen garaian zenbat aldiz ez ote ginen joan Donostiako Amaran zegoen izen bereko jostailu pedagokioen dendara erosketak egitea! Ez zakiat zabalik segitzen duen, ahaztua nian hitza ere.
    Estimutan.
    “Anaitasuna”ri izen hori jarri nahi izanaren porrotari dagokionez, ez naik harritzen. Beti izango gaituk porrotean txapeldun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude