Kiosko aurrean

Atzoko egunez, atzerritar batek estatuko han-hemengo periodikoetako titular nagusiak irakurri izan balitu, ez zukeen deus ulertuko. Zer gertatu da Kataluniarekin?, galdetuko ziokeen kioskoko arduradunari, begiak kanikatxo bi eginik. Konstituzionalak ebatsitakoa pozgarria da katalanentzat ala burla alimalekoa? Popularrek gol biribila sartu diete sozialistei ala epaileek ostikoz jo dute Raxoi gizonezkoek min gehien hartzen dugun tokian? Espainia puskatzeko bidean da ala estatuak ateak itxi dizkio independentziaren aukerari?

Hori guztia, atzo. Atzerritar bat gaur hemengo kiosko baten aurrean jarriko balitz, antzeko zerbait gertatuko litzaioke, baina huelgaren kausaz: porrot sekulakoa izan da ala garaipena? Langileriaren indarra ikusi zen atzokoan ala zatiketa? Patronala gelditu da aparretan ala sindikatuak daude kriskitinka?

Atzo zein gaur, atzerritarrak buruari eragingo lioke:

O tempora!

OHARRAK (Post scriptum)

Greba bat orokorra izan ote den ala ez, horra orain arte egiten zen analisia. Eta sektoreka egindako balantzea zetorren gero: irakaskuntzan izandako intzidentzia, lantegietan, komertzioan

Gogo gaitz

Bikote bat, terraza batean aperitiboa hartzen. Ondo jantziak, berrogei bat urte. Asper usaina darie, eta batak besteari ez beste leku guztietara begiratzen dute biek. Senar-emazteak direla pentsatu dut. Halako batean, emakumea hitz egiten hasi da tonu kexuzkoan. Luzea du parlamentua, baina ez dizkiot erdiak ere entzuten. Jarduna gero eta beroago, ahotsa goratu zaio pixkatxo bat, eta galdera bat entzun zaio:

Vuvuzelak

Diruaren usain-falta ekarri nuen hona orain gutxi. Diruak ez du, halaber, bihotzik. Ezta aberririk ere. Diruak diruari egiten dio dei, logika handia du diruak: nazio guztien gainetik eta interes guztien azpitik ibiliz lortzen du bere indarra. Kapitalismoa deitzen diote sistemari. Ezagutu diozue sekula zatiketarik, zatibitzerik, hausketarik? Jainkoa bezalakoa da: bat. Osoa, indartsua, hilezkorra.

Berlingo Harresiak komunismoaren akaboa iragarri zuen bezala iragartzen omen zuen Lehman Brothers inbertsio-bankuaren hondoramenak ere kapitalismoarena. Tokitan gaude: inoiz baino seguruago

Familiaren eredua

Psikologo ezagun bat irratian. Familia tradizionala galtzeko bidean omen, krisiak azken bultzadatxoa emango omen dio betitik ezagutu dugun ereduari. Be-ti-tik ahoskatu du nostalgia handiz.

Gezurretan ari zen edo ezjakin bat da. Atzo arte, ezkontza gehienak negoziatu egiten ziren. Unitate familiarrak

Oportxoak

Realeko bandera txuri-urdinez beteta utzi genituen gure kaleetako balkoi eta leihoak, Espainiako bandera gorri-horiekin errezibitu gaituzte oporralditxoan bisitatu ditugun hiriek. Ulergarria da jokaldi onek, golek eta garaipenek euforia apartzea; ulermenari nekezagoa egiten zaio zehaztea zein oinarri psikologiko

Zeinuak

Ugariak dira futbolak erlijioari egiten dizkion keinuak. Hor daude partida hasieran edo zelaian sartzerakoan jokalariek egiten dituzten aitaren azkar urduriak; gol bat sartzerakoan zerurantz jasotzen dituzten begiak edo gol-aukera garbienak ustel ateratakoan zeruari erakusten dizkioten ukabilak; gorputz ederren bazter harrigarrienetan tatuatuta daramatzaten gurutzeak, Jesus bizardun baten irudiak, idazki erlijiosoak

Lerde-zapia, aho-tapa

Berlusconik telefono-entzuketen kontrako lege bat ezarri nahi du, baita neurri horrekin puskatuko badu ere orain arte boterea eman dion koalizioa. Berlusconi zeren beldur den, galdetzen dute adituek. Hainbat grabaziotan omen dauden Berlusconiren eta Mafiaren arteko loturen froga garbiena, hori da erantzuten dutena aditu horiexek.

Ezarri nahi duen legeari bavaglio deitu diote italiarrek. Isilarazi nahi denari ahoan jartzen zaio zapia da bavaglio bat. Aho-tapa bat, alegia. Baina italierako hitzak badu beste adiera bat ere: lerde-zapia, edo umeei jateko-eta jartzen zaien babes-trapua. Beraz, zapi berak berdin balio lezake bai oposizioaren salaketak isiltzeko, baita Berlusconi zaleen ume-portaera guztiz lerde-jarioa garbitzen segitzeko ere.

Slavoj Zizek filosofoak herenegun ironia handiz zioen: