Lerde-zapia, aho-tapa

Berlusconik telefono-entzuketen kontrako lege bat ezarri nahi du, baita neurri horrekin puskatuko badu ere orain arte boterea eman dion koalizioa. Berlusconi zeren beldur den, galdetzen dute adituek. Hainbat grabaziotan omen dauden Berlusconiren eta Mafiaren arteko loturen froga garbiena, hori da erantzuten dutena aditu horiexek.

Ezarri nahi duen legeari bavaglio deitu diote italiarrek. Isilarazi nahi denari ahoan jartzen zaio zapia da bavaglio bat. Aho-tapa bat, alegia. Baina italierako hitzak badu beste adiera bat ere: lerde-zapia, edo umeei jateko-eta jartzen zaien babes-trapua. Beraz, zapi berak berdin balio lezake bai oposizioaren salaketak isiltzeko, baita Berlusconi zaleen ume-portaera guztiz lerde-jarioa garbitzen segitzeko ere.

Slavoj Zizek filosofoak herenegun ironia handiz zioen:

One thought on “Lerde-zapia, aho-tapa

  1. Zoritxarrez era askotako bavaglioak ditugu geure inguru hurbilean ere. Eta okerrena da guk geuk onartu eta bultzatu egiten ditugula, ez baitzaigu interesatzen ezta geuri ere mosaikoa osatzea bestelakoekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude