Vuvuzelak

Diruaren usain-falta ekarri nuen hona orain gutxi. Diruak ez du, halaber, bihotzik. Ezta aberririk ere. Diruak diruari egiten dio dei, logika handia du diruak: nazio guztien gainetik eta interes guztien azpitik ibiliz lortzen du bere indarra. Kapitalismoa deitzen diote sistemari. Ezagutu diozue sekula zatiketarik, zatibitzerik, hausketarik? Jainkoa bezalakoa da: bat. Osoa, indartsua, hilezkorra.

Berlingo Harresiak komunismoaren akaboa iragarri zuen bezala iragartzen omen zuen Lehman Brothers inbertsio-bankuaren hondoramenak ere kapitalismoarena. Tokitan gaude: inoiz baino seguruago

2 thoughts on “Vuvuzelak

  1. Errusiako komunismoak porrot egin du. Hiru estatu komunista gelditzen zaizkigu munduan: Ipar Korea, Kuba eta Txina Kontinentala. Gizonaren oinharrizko eskubideak ez ditu komunismoak errespetatzen, bainan hiru estatu hauetan ala dirau madarikazioaren fama duen sistemak. Jendea ez da iraultzen ez Kuban ez Ipar Korean; hala badirudi behintzat. Txinan jakin badakigu gizonaren eskubideak bortxaturik daudela, bainan mendebalde liberala ixilik dago, hor kontratu liluragarriak daudelakoan, Kuban eta Ipar Korean ez bezala. Bitartean, Mendebaldean azken mendi erdi honetan langileagoak irabazitako zuzenak deusezten ari dira, apurka eta ixilka. Bai neolibelakeriaren turutak eta Hego Afrikan herri xehearentzat “Panem et circensis” iragartzen duten vuvuzela aztunak.

  2. Vuvuzelez barik, bobozelaiz inguraturik gaudek. Zirkuito bat egiteko aurrekontua, denon sosaz, bederatzi aldiz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude