Surfean

Irakurtzea ez omen da surf egitea, hala dio Jose Antonio Marina pedagogoak. Benetako irakurketa batek murgil egitea eskatzen omen du; urpean ibiltzea, itsas barruko uretan libre eta hondoko altxorrak deskubritzen. Surfean dabilenak, ordea, uraren azala eta olatuak behar ditu ibiltzeko, ez ditu itsas ondoko misterioak ikusten.

Horraino Marina.

Surflariaren irakurtzeko modua indarra hartzen ari da. Sareak du kulpa. Olatu batetik bestera, liburu batean ez bezalako nabigazio arin azkarra egiten dugu sareko testu ari azkarretan. Idazteko eta irakurtzeko modu berriak ekartzen ari da sarea, horixe egia. Baina egia da, halaber, bi irakurketa-motak direla atsegin iturri. Ur azpiko plazeraren balizko gainbalio sakona txalotu, eta olatu gaineko plazer arina gutxietsiko dugu?

Plazer batek ez du bestea ukatzen, biak dira plazer beraren osagarri. Prezio berean, nahiago surflari eta urpekari.

OHARRAK (Post scriptum

Irakurketaren aldeko aldarri gehienei elitismoa darie. Eta tonu apokaliptikoa. Eta hipokresia. Gizartearen ehuneko gutxi, oso gutxi iristen da irakurketa sakon baten plazer goienera. Irakurketak ez du zoriona bermatzen. Irakurketarik gabe bizi liteke. Hala izan da beti. Hala da bazter guztietan, baita ustez kultuenetan ere.

Irakurketaren mekanismoak ziurtatu, zaindu, garatu, hobetu. Ez da helburu kaskarra irakurketaren alde egiteko.

Momentu historikoa

Telebista piztu genuenean, albisteak muturreko bat eman zigun. Ez genuen ulertzen, ez genuen ulertu nahi. Eta haserre geunden, amorruak goiti egiten zigun geure baita asaldatutik.

Bapo jaunak! atera zitzaigun

Curriculuma

Gure gazteak gizenik gabeko egia hutsa jartzen zuen hara eta hona bidaltzen zituen curriculumetan: bi karrera zituela; lau hizkuntza zekizkiela; hainbat master egina zela bai informatikakoak, bai enpresen gestioari buruzkoak. Eta, inoiz ez baita jakiten erbia non dabilen,

Tanatologoa

Erromes bat pasatu da guretik, Santiagora bidean. Berrogeitik gora urte inguru ditu, eta tanatologo-lanak egiten ditu, bolondres, ordu libreetan: hil hurren dauden umeekin eta haien senideekin egoten da, gurasoen eta ume gaixoaren arteko zubi-lana eginez, egoeraren ulertezina eramaten lagunduz, azken orduetako tragedia zentzugabeari ondorio zentzuzkoren bat bilatzen ahaleginduz.

Alde egin duenean, lanaren zailaz eta latzaz aritu gara lagun artean. Umeekin, gainera!

Noentiendotarrak

Tolosaldeko Euskararen semaforoa ekimenaren blogak noentiendotarren kasta du albiste, eta dekalogo ironiko bat osatu dute zu euskaraz hasten zarelarik no entiendo erantzuten dizutenei buruz.

Blogetik haurtzarora egin dut txango, noentiendotarrei buruzkoa izan baitzen nik txikitan entzun nuen lehendabizikotako ipuina. Iristen da bidezko lander bat baserri batera, etxeko jaunak galdetzen dio nongoa den, eta bidezkoak no entiendo erantzuten du. Orduan, jaunak emazteari:

Debatea

Datorren astean, Ronnie Lee Gardner hilko du Utah-ko estatuak. Kondenatua gaixo mentala da jaiotzetik. Umetan izandako meningitisak gaixotasuna areagotu zion. Amak abandonatu egin zuen, aitaren bortxak jasaten zituen. Artean ume, koka kontsumitzen hasi zen. Babes-etxe batean sartu zuten, baina bertako arduraduna pederasta zen. Ospa egin zuen handik. Batetik bestera zebilela poliziaren ihesi, abokatu bat garbitu zuen tiroketa batean. Abokatuaren gurasoek heriotza zigorra kentzeko eskatu dute. Alferrik.

Debate handia piztu da. Ez, ordea, barkamenari buruz, ezta heriotza zigorraren zilegitasunaz ere: Ronniek fusila dezatela eskatu du, eta gaztearen kapritxoa errespetatu behar ote den da eztabaidaren funtsa: iritzi publikoari fusilamentua injekzioa baino barbaroagoa iruditzen nonbait.

Hilaren hamaseian fusilatuko dute.

Ez da nobela bat. Aurki idatziko dute. Ez da pelikula bat. Laster egingo dute.

OHARRAK (Post scriptum)