Inpresioa

Gehienera ere, azken hogeita hamar urte hauetan hartutako neurriak mantendu. Aukeran, ordea, nahiago neurriok errebisatu. Edo berrogeialdian jarri. Edo frenatu eta dezeleratu. Edo murriztu, inausi, indargabetu. Edo atzera bota. Iniziatiba positibo berri eraginkorrik, ordea, bakar bat ere ez. Ez dirudi zerbaiten alde egoteko modurik logikoena denik.

Inpresio horixe gelditzen zait sozialistek euskararen inguruan hartzen ari diren neurri gehienekin. Ematen du asko dutela kritikatzeko eta kimatzeko. Deus gutxi, ordea, eskaintzeko, euskararen aldeko apustu efektiboak plazaratzeko. Beste modu batera esanda: defentsiban daude. Balirudike gaztelaniaren etorkizuna dutela kezka, eta ez euskararena. Balirudike gaztelania dela normaltasuna; euskara, aldiz, elkarbizitza linguistikoa desorekatzen duen anomalia.

Aldeko iniziatiba orijinal bat, beren hausnarretik sortua, ezagutu nahi nuke.

Durundia

Ez geneukan Bremen non zegoen jakin beharrik, lau animalia musikariek Bremenera (hirira, mundura, bizitza hobeago batera) joan nahi zutela jakiteko. Ez genekien Thule existitzen zen ala ez, baina maparen oso goian, izotzaren lurraldeetan, kokatzen genuen. Sargazoak, Patagonia, Baskerville, Kilimanjaro, Tonbuktu, Mompracem

Kosovo

Hagako auzitegiak Kosovoren independentzia bermatu du. Legezkotzat jo du Kosovoko parlamentuak 2008an hartutako erabakia, Nazioarteko tribunalak esan du ez dagoela legerik independentziaren aldarrikapena debeka lezakeenik. Hagako ebazpenaren ondoren, Washingtonek animuak eman dizkio Espainiako gobernuari Kosovo onar dezan:

Loturak

Euskaldunok indarkeriarekin lotzea ohikoa bihurtu da han-hemen. Baita inoiz imajinatuko ez genituzkeen bazterretan ere. Adibidez, literaturaz diharduten liburu eta testuetan. Irakurri berria dut Jacques Bonnet idazlearen Des biblioth

Masajeak

Masajeak iragartzen hasi ziren. Baita konpainia gozoan hartutako kopak ere; bakardadearen aringarriak; estresaren antidotoak. Pixkana-pixkana, eufemismoak baztertu eta hizkera zuzen benetakoagoa erabiltzeari ekin zioten: euri urretsuak, musu beltzak, felazioak, hirukoteak, denetarik agertzen da sexgunkarietan. Mezuok ez omen dira, gehienetan, prostitutek berek bidaliak, mafiek baizik. Italiako egunkari batean irakurri dudanez, Espainiako periodikoek 40 milioi euro irabazten omen dituzte iragarpenokin urtean. El Pa

Jarioa

Zenbat buru hainbat aburu, zaletuon gustuen araberakoa izaten ari da aurtengo Tourrari buruzko iritzia: azkarra, taktikoa, aspergarria, sotila, adimentsuenentzat egina, emoziorik gabea, zorrotza, gorabeheratsua