Jarioa

Zenbat buru hainbat aburu, zaletuon gustuen araberakoa izaten ari da aurtengo Tourrari buruzko iritzia: azkarra, taktikoa, aspergarria, sotila, adimentsuenentzat egina, emoziorik gabea, zorrotza, gorabeheratsua

17 thoughts on “Jarioa

  1. hori da azkenean artea zenbaitek hitzegin egiten dituen esan ederrak eta lillurragarriak denok harritzen gaituena beste bateri karrera ikusi eta eztio ezer irteten komentatzeko eta usabiagak karreran sartzen zaitu bertan bazegoen gisan

  2. Anjelen iritziarekin bat nator X. Usabiaga entzutea plazer bat da, aipatu duen guztiagatik . Ni bezalako zaletu apal batentzako aberasgarri, izan ere azalpen sakonak modu apal batean ematen ditu.
    Zalantza egiten dut iazko urtean edo aurrekoan Txomin Perurena eta Euskadi Irratiko esatariarekin (izenarekin ez naiz oroitzen ) batera, ase hirukote bikaina telebistako soinua kendu eta . . . hura goxamena. Xabierrek Frantziako telebistako errealizadorea nola gora goraipatzen zuen , gero ETB 1an Tourreko esatari hasi zen.
    Eutsi Xabier, eutsi maila horri.

  3. Prestakuntza, jakintza eta trebezia behar dituk hainbertze denboraz aritzeko. Mendietarat igaiten direlarik jarduerak erraxagoa emaiten dik baina, zer erran daiteke berrehun kilometroko etapa lauari buruz? Lantegiko txanda oso batek bezainbateko iraupena duen emanaldiazkoa nola bete mintzatzetik atertu gabe eta, jakina, jendea aspertu gabe?
    Langile ona duk, ofizioa ederki dakiena eta, txoil garrantzitsua, gogoko duena.
    Betikoak ez ezik, Usabiaga jauna: egon bizkor.

  4. Ikaragarria da Usabiaga, goi-goi mailakoa. Luxo bat da euskaldunontzat. Luxoa.
    Osa ere ez da nolanahiko txirrindulari-esataria. Beraz, nik ere Osa mila aldiz nahiago Perurena baino. Euskaldun eta esatari bezala, jakina.

  5. Xabier Usabiagaren jardun jariotsua, Egi borobila da plazer hutsa dela. Euskadi Irratian ibiltzen zenetik jarraitzen diot.

    Baina aurten beste gauza bat dut buruhausterik gogokoena.
    Nola demontre txikitzen ari dira gure ondarea kulturala, sudur aurean, gure inteligentsiak deusik esan gabe.

    Ikusi bestela http://sos-veleia1.wikidot.com/ Gaztelu Plazan gertatutakoa, huskerian gelditzen ari da. Eskabadora 7 minutuero betetzen ari da kamio bat.

  6. Nik ere gustora entzuten dut Usobiagaren jarioa, baina badago hitz bat azken aldian asko erabiltzen duena eta niri zalantzak sortzen dizkidana. Ea Anduk edo besteok zer diozuen. Txirrindulari batek erasotzeko edo eraso bati erantzuteko duen edo falta zaion gaitasuna edo indarra izendatzeko “abildadea” erabiltzen du behin eta berriz. “Ez du nahikoa abildaderik”, “abildadea erakutsi du”, eta horrelakoak. Niri arraroa gertatzen zait esamolde hori. Akaso nire ezjakintasuna da, baina niretzat “abildadea” “trebetasuna”, “abilezia”ren baliokide da, baina ez “indarra” edo kasu honetan “gaitasuna”ren baliokide. “Abildade” zentzu horretan erabilita ezagutzen duzue besteok? Edo Usobiagaren ekarpena da?

  7. Bai, Oier. “Abildadea” eta “abildadia” izan da XIX.mendean eta XX.lehen erdialdean, bai Tolosaldean eta Goiherrialdean, bertsolariak lekuko (eta Xabier bertsolari handien ‘tierra’koa da PelloErrotagandik hasita), eta ‘abildade’ hori zen alor ia denetarako, hala ‘mingaineko abildadia’ nola ‘burukoa’; edo aizkoran nahiz segan, zela irakurtzeko orduan edo makina bat erabiltzekoan… eta kasu honetan txirrinda bat dago tartean eta gainera beste ‘abildade’ askotxo: indarrak zenbateraino gorde, noizko, tarte egokiari antzematea, ingurukoen indar eta imintzioak neurtzea, etapa soslaiari erreparatzea, aitzinean doazenak bezela gibelean datozen gertukoenen berri jakitea, aldatzgora justu noan honek pendizbehera zenbateraino irabaz dezakedan… nire ustez, eta Xabierren karrera ikusteko erari antzemanda nagoenez, bere “abildade” horrek, zaku berean lotzen ditu hainbat baliabide eta gaitasun, karreristak berekin behar dituenak.

    Aupa Xabier! Hi etxerako!

  8. NI ere bere jarraitzailea nahiz.Gehien bat bere hizkuntza aberats horregatik, kutsatu egiten duelakoan nago.Gozamena da bera entzutea.

    GORA XABIER!

  9. Txirrindularitzaren gogorra ezagutzeko hagitz euskara jorian, “Txirringaren aienean” gomendatzen dizuet. Amaia Elosegik eta Esther Mugertzak duela hamar bat urte idatzia.

    Aitzinekoek errana sendesteko: ofizio handiko gizona da Xabier Usabiaga.
    Egonb bizkor.

  10. Ez da Usabiagaren aldeko festa zapuzteagatik, baina Euskadi Gazteak Xabierren antidotoa dauka. Entzun bestela goizero-goizero Yon-Gochon xelebrearen euska

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude