5 thoughts on “Ole!

  1. Zezenketaren debekuarekin zezenei kalte egingo ote zaien beldur naiz; zezenketak eta sokamuturra debekatzean zezen hazkuntzak ezpaitu etekinik emango, ondorioz zezenak hasi beharrean Oreinak, txerriak, untxiak, ardiak , oiloak etbr haziko baitira.

    Enaiz debekuzalea ez eta korrida edo sokamuturraren jarraitzaile sutsua.Hala ere, sokamuturra maite dut herriko jaien muina izaten baita, zahar ta gazte herrian gora ta behera, goraberatzat zezena, herria osasuntzen.Naiz ta animaliak sufritzen duela dakidan, horregatik ditugu Arno, gorixo etbr-eko zezen haziendak, bestela zihurrenik existituko etzirenak.Zezenak torturatu eta Publiko aurrean hiltzeak ematen dien gozamen hori ordea, etzait bidezkoa iruditzen.Badaude animalia hazkuntza intentsibo deitoragarriagoak ene ustetan.

    Zezen artean ibiltzeak badu bere lilura, hala disfrutatzen dut izarraitzko pagadi zahar batean pasiran dozena erdi zezen gorri , larrabi , aske dabiltzala. Orainarte, behean arrapatzen banaute geldi gelditu dira, goian baldin banago, beheraka egiten dute korrika eta berdin sasi batzuen atzean buru eta adar zorrotzak parez pare topatzen ditudanean.

    Polita da, naturan animalia hauek solte aurkitzea, saldi, behi,ahuntz, ardiekin batera badu arrisku eta misterioaren arteko zerbait. Non egongo dira? nola erreakzionatuko dute? Ume eta Jubilatuentzat badaezpadako seinalizazioa eskatuko neuke bide batez.

    Horrela izan da mendeetan barrena, bihotza bizi eta zentzumenak adi, askatasun osoan.

  2. Zezenketak debekatuz gero zezenak galduko liratekeela argudiatzea aspaldiko kontua duk. Afera, ene gardiz, ez duk berez eroriko den, afera duk zenbat sarraski burutuko den bukaera hori iristen den arte. Hausnarketa sakona egiteko modukoa duk nolatan egon daitekeen milaka ikusle halako triskantzari begira, txaloka. Nolatan har ditzaketen heroitzat zezen gaixoa torturatzen dutenak, zaldiaren gainetik akuilatzen duenarengandik banderilla mingarriak sartzen dizkionarenganaino.
    Gure hirietako batzuek Kultur Hiria izaiteko eskaera igorri ditek, zezenketak ez zuzenestea zuzen harturiko erabakia lukek, hautagaitza sendatzeko hain zuzen.

    Egon bizkor.

  3. Beste askok bezala, zenzenzaletzat daukat neure burua, baina ez zezenketazaletzat. Entzierroak berak ere ez ditut batere gustuko. Baina albokoaren begiko lastoari begiratzen hasita, geurean ditugun ahari jokoei eta idi demei ere arreta jartzea ez legoke gaizki. Eta bidebatez gogoratu “kulturala” izateak edo “tradizioa” izateak ez duela berez ezer justifikatzen, argi ez bazegoen ere.

  4. Orbelak arrazoi, bertze behin, hagitz iritzi egokia. Idi demena, ahari jokoena, entzierroak, zezenketena

  5. Ez dut esango errua %100ean espainolena denik, baina gauza susmagarriegiak gertatzen dira: Marca egunkariak zezenak akabatzea kiroltzat hartzea, hainbat tokitan (eta urrutira joan gabe, zoritxarrez) kulturatzat (?) hartzea, “La Fiesta” eta maiuskulaz izendatzea…

    Bi hankako mando zahar egoskorrak behintzat ez daude desagertzeko arriskuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude