Dum lucet

Atzo zortziko berripaper honen azken orrialdean eguzki-ordulari bateko goiburua aipatzen zuen Aurelia Arkotxaren zutabeak: Labora dum lucet (Egizu lan argi den artean). Eguzki-ordularietako ardatzaren itzalak markatzen du denbora, eta eguzkia ezkutatutakoan ez baita itzalik, amaitu da lanaren obligazioa ere. Tenore da gozatzeko ordurik gabeko gaua.

Atzo zortzi, ordulari bat oparitu zidaten. Eguzki-ordulari bat, zehatzago esateko. Eguzkiaren energia baliatuz dabil, eta egunez metatutako energiak berdin funtzionatzen baitu gauez ere, ordularia beti dabil. Hara non Labora dum lucet goiburuak gaur

Itsasgoraren zain

Etengabeak dira batetik eta bestetik ETAri egiten ari diren deiak, eskariak, aldarriak. ETAren erantzunak ez dira amestutakoak, baina agerraldi bakoitzak leihotxo berri bat zabaltzen dio esperantzari. Ez da gutxi. Itsas aldeko arrantzaleen esana datorkit gogora:

Engranajea

Ez naiz aitona eta ezin jakin noiz egingo nauten bilobadun. Bitartean, hor imajinatzen dut neure burua aita nintzenean alabekin egiten ez nituen lanak bilobekin egiten. Aurreikuspen horien itxaropenez, sentiberago begiratzen diot, seguru asko, aiton-amonen errealitateari. Eta, aitor dut, lehengo batez haserretu ere egin nintzen Espainiako sindikatuek aiton-amonei dei egin zietenean greba egunean bilobarik ez zaintzeko eskatuz. Lehendabiziko aldia da, nik dakidala, sindikatuak aiton-amonekin gogoratzen direla hain ponpox, hain amoros, hain jator itxuran. Jubilatzear daudenekin kezkatzen ez direnik, ez dut esango

Sorginkeria

Politika zer den galdetuko baligute eta serio demonio jarriko bagina, herri bat gobernatzeko jarduera dela erantzungo genuke. Eginkizun ezin nobleagoa, beraz. Egunero ikusten dugunak, ordea, guztiz zikindu digu hain eginkizun bikainaren irudia: zangotraben, aiztokaden, erdi egien eta gezur totalen, engainuaren, handinahi neurrigabearen, ustelkeriaren, traizioen eremutzat daukagu. Sasiaren lurraldetzat.

Sasi guztien gainetik goiburua hautatu du EAJk datorren igandez ospatuko duen alderdi egunerako, eta ez dakit oso garbi zer esan nahi diguten, zer den berentzat sasia. Agintea kendu zietenen multzoa, politikagintza bera, alderdi barruan sortu zaizkien ustelkeria-kasuak, garai berrien aurrean kokatu beharra

Alderatzen

Benedikto XVIak kondenenganako lilura hain berea erakutsi du, oraingoan Ingalaterrako bidaian: akordioan soilik oinarritutako demokraziak arbuiatu eta sistema politikoen

Trantzean

Gai arantzatsu baten inguruan ari ginen bileran, elkarren arteko arazo bati zein irtenbide eman aztertzen. Ez genuen argi askorik ikusten. Halako batean, adiskideetako batek sententzia eskatologiko bat bota zuen, esanez arriskatu egin behar genuela:

Gona kontuak

Asko sinplifikatuz: gona kontuek eragin zuten Ingalaterraren eta Erromaren arteko zisma. Telebistan, bi elizetako buruak, elizen arteko adiskidantza berreskuratu nahi luketela esanez elkarri. Kontu zaila: Ratzingerrek, Isabel IIa bezain gonaduna bada ere, ez du emakumerik nahi apaizgoan.

Telebistari soinua kendu eta musika jarri dut. Carmina Burana, zer bestela?, auziari ironia pixka batez begiratze aldera. Begiak itxi ditut, hobeto gozatzeko fraide goliardoen kantu lizunak. Halako batean, Carl Orffen ausarkeria jenialaren erdi aldera, ordu arte ez bezalako kemen batez hasi da korua.

Begiak zabaldu ditut. Telebistan, Ratzinger eta Isabel IIa Edimburgoko jauregi eder bateko korridore bakarti batean aurrera, biak harmonia ezin hobean, koruak kantatzen zuelarik: