Munduari bira

Elkanoren ama hizkuntza euskara omen zen. Bada, erreparatu datuari: euskara izan zen munduari bira eman zion lehendabiziko hizkuntza. Bitxikeria hutsa den, ez dakit, baina datuaren inguruan entretenitu dut gogoa. Bidaia hartan, Elkanok euskara baino gehiago baliatuko zituen gaztelania eta portugesa, logikak eta historiak hala iradokitzen dute, baina, halatan ere, ariketa atsegina egiten zait Elkanoren barne-jardun euskarazkoa imajinatzea bai balentria hark iraun zuen guztian, bai pasatu behar izan zituen une eta gatazka latzetan, bai munduaren gerriari bira osoa eman ziola ohartu zenean.

Bide beretik, hor entretenitzen dut burua pentsatzen Etxeparek euskarari ialgi hadi mundura! gonbidapena egin baino hogei bat urte lehenagotik Elkanoren euskarak emana ziola munduari bira

Euskal mundua

Hemen, bi orrialdeotako goiko bandako hariaren jiran, Xabier Gantzarainek euskal mundua espresioa biluztu berri du eta larru bizian utzi. Mundu asko dago, dio azkoitiarrak, euskal horren barruan, ez bakar bat. Ados. Aski genuke euskaldunak esatea. Hala behar luke. Italiarrak edo portugaldarrak esaten dugun moduan. Kolore bakarreko mundu bakar baten patrimoniorik gabe.

Argi geratzen da, ezta? Ba ez hain garbi ere. Euskaldunak esanda, testuinguruari begiratu behar diot termino horrek zentzu kulturala, administratiboa, politikoa edo esoterikoa duen jakiteko. Gaztelaniaz vascos hitzarekin gertatzen denaren antzera.

Arazo terminologiko larria daukagu izendatzen gaituen hitzarekin.

Nor izan den euskal mundua erabiltzen lehena, ez dakit. Lehenetakoa, Mitxelena. Erdal munduari kontrajarrita, gainera:

Barrundatzen

Frantziako grebek eta protestek Europaren eredua omen dute jomuga. Krisi ekonomikoa, erretreta eta langabezia Europak bizi duen gaitz larriaren sintomak omen. Europa politikoa eta soziala diluitzen, ahultzen, disolbatzen ari dela, alegia. Infartuaren arriskuan omen dago, kolesterol-tasa guztiz altuarekin. Inork ez du, ordea, gaixo dagoenik esan nahi; are gutxiago ebakuntza-mahai seinalatzen. Horixe arazoa. Chev

Numeroak

Esaldi ezagunak dio irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela. Numeroek ere halatsu, baita atzera eragiten diguten letra-jaleontzat ere: datu hotz zehatz batzuek diskurtso oso batek baino gehiago balio dezakete. Adibidez, atzoko berripaper batek zekartzanek: Irakeko gerraren kausaz hiltzen diren ehunetik hirurogeita bat zibilak dira. Ehuneko hogeita bi, aliatuen inbasioaren kontra altxatutako matxinoak edo etnien arteko liskarrak eraginak (berripaperak insurgente hitza aplikatzen zien denei). Hamalau, Irakeko gobernuaren soldaduak. Hiru, koalizioko soldaduak. Gerrak eragindako hildakoetatik, ehunetik laurogeita hamazazpi dira, bada, irakiarrak. Ia guzti-guztiak.

Baliatu ditzagun hitzak, saia gaitezen zenbakiok makilatzen, baina ez dugu zifrek diotena aldatuko. Numero hutsak dira, baina ez hotzak: gerra piztu zuen koalizioak ehunetik hiru hildako jartzen ditu harrokeria zitalenaren aldarean.

OHARRAK (Post scriptum)

Fedea lantegian

Ez naiz periodiko askok igandetan ekartzen dituzten izokin koloreko gehigarrien irakurle. Hirutasun santua bezain ulertezina egiten zait bertako informazioa. Jakin-minez, ordea, inoiz sartu izan naiz, enpresen munduko informazioen peskizan batez ere, eta harrigarria egin zait bankuetako eta enpresa handietako buruzagiek darabilten terminologiaren oihartzun erlijiosoa: misioa, proiektuarenganako sinismena, baloreak, elkarren arteko komunioa, sakrifizioa dira etengabe darabiltzaten hitz eta espresioak. Eta denek azpimarratzen dute proiektuarenganako inplikazio guztiz pertsonala ezinbestekoa dela fedeari eusteko. Erlijioak esaten duen bera, gutxi gora behera.

Durkheim filosofoak aspaldi esan zuen erlijioaren formak egokitu egiten direla gizartearen bilakabidean. Enpresetako paradisuarenganako fedea galtzen duenari infernua tokatzen zaiola, hori ere esan nahiko zuen Durkheim-ek gutxi gorabehera.

OHARRAK (Post scriptum)

Mingainak dantza

Gero eta egonezin handiagoa sumatzen dut euskararen erabileraren inguruan. Ez dugu asmatzen, eta abar. Orain mende erdi ikastolak, alfabetatze-sarea edo euskal prentsa bezalako ekimenak bultzatu genituen. Ekimen guztiak ere euskara letrazkoari begiratuta sortuak neurri batean. Erdaldunak euskalduntzeaz gainera, euskaldunak

Isiltasuna

Telebistak bere etsairik handiena balitz bezala gorrotatzen du isiltasuna: denboraren zirrikitu guztiak bete behar izaten ditu ardailarekin, isiltasuna ez dadin inondik sartu. Beldur dio isiltasunari, bertigodunak amildegiari bezala. Aktore batek isiltasunak tartekatzen baditu bere jardunean, zuzendariak aginduko dio mugitzeko eta bizkortzeko jarduna, zapping-zapping egin dioten katuak bezala egiten baitio publikoak ihes isiltasunari

Libe

Mundualdian egin dituen sei urtetatik, erdiak gaixo eraman ditu. Oinaze deskriba ezinetan, esperantzari leihoa zabaltzeko ahalegin gaitzean. Irribarrerik galdu gabe, adinari zegokion baino heldutasun haragokoa garatuz. Aldian behin, borrokaren kapitulu berriak ezagutarazten zizkidaten. Lazgarriak ziren, ulergaitzak egiten zitzaizkidan.

Libe zuen grazia. Herenegun, haren heriotzak bildu gintuen. Apaizen hitzek, irakurri zituzten testu biblikoek, kantu liturgikoek eta tarteka bailatu zuten latinaren nostalgiak saminari zentzua ematea zuten helburu. Intsentsuaren usain baltsamikoak goza zitzala malkoak. Hartan, Camusen Izurria nobelako oihartzunen lanbroak lainotu zidan gogoa. Izurriak, beste biktima askoren artean, haur bat eraman du. Rieux medikuak diotso Jainkoaren menturaz ari zaion Paneloux apaizari:

Pobreak

Ugaritzen ari dira, baita Suediaren pare omen dagoen gure dirulandia honetan ere. Uste duguna baino pobre gehiago daukagu. Zeri deitzen diogun pobre, hori da gakoa. Zein ezaugarri ditu behartsu batek, non jarri behar dugu premia nagusien atalasea? Pobreziaren kontzeptuari eragiteaz gain, galderak eragiten dio pobreen multzoari ere.

Eskean dabilenari soilik pobre deitzea gezur optiko bat da. Pobre ofizialen zerrendaren atzean, estatistiketan ageri ez den egoera asko dago. Lana duen bat ere izan liteke pobrea, demagun lanik ez duen familia oso bat bere bizkar duena. Ama ezkonge asko, bananduak, jubilatuak, alarguntsak, lanik gabe urteak daramatzaten gazteak, ingurukoen laguntzari esker pobre-irudia (baina ez pobre-kondizioa) saihesten dutenak