Libe

Mundualdian egin dituen sei urtetatik, erdiak gaixo eraman ditu. Oinaze deskriba ezinetan, esperantzari leihoa zabaltzeko ahalegin gaitzean. Irribarrerik galdu gabe, adinari zegokion baino heldutasun haragokoa garatuz. Aldian behin, borrokaren kapitulu berriak ezagutarazten zizkidaten. Lazgarriak ziren, ulergaitzak egiten zitzaizkidan.

Libe zuen grazia. Herenegun, haren heriotzak bildu gintuen. Apaizen hitzek, irakurri zituzten testu biblikoek, kantu liturgikoek eta tarteka bailatu zuten latinaren nostalgiak saminari zentzua ematea zuten helburu. Intsentsuaren usain baltsamikoak goza zitzala malkoak. Hartan, Camusen Izurria nobelako oihartzunen lanbroak lainotu zidan gogoa. Izurriak, beste biktima askoren artean, haur bat eraman du. Rieux medikuak diotso Jainkoaren menturaz ari zaion Paneloux apaizari:

5 thoughts on “Libe

  1. Hurbiletik endekapenezko eritasun bat ezagutzea duk gerta dakizkigukeen konturik lazgarrienetarikoa.

  2. Eskerrik asko hau idazteagatik. Liberen gurasoen lagunak zer egin ez genekiela gelditu gara. Pentsatzen dut horrelako kasu gogorretan ingurukoak gelditzen diren bezala. besarkada bat Igor, Idoia eta Telmo, eta animo!

  3. Heriotzak dakarrena zaila da onartzen, sortzen duen hutsuneak min handia ematen baitu. Une horiek latzak dira, benetan. Esan beharrik ez dago bihotza erdibitzen zaigula, arima suntsitua gertatzen dela, pentsamendu ezkorrak behin eta berriz buruan sortarazten dizkigula eta gure egunerokoari gogor eragiten diola. Heriotzaren ondorengo egun horiek jasangaitzak bihurtzen zaizkigu. Nekez jaikitzen gara. Fedea, noizbait izan badugu ere, bat-batean galtzen dugu. Sortutako hutsune hori bete ezina bilakatzen da. Azkenean, familikoen eta lagunen babesa besterik ez zaigu gelditzen! Haiei esker ateratzen dugu nonbaitetik indarra bizitzari “zentzu berri bat” bilatzeko, aurrera jarraitzeko, alegia. Egoera horri aurre egiten saiatzen den orori zorionak! Ez baita lan makala! Animo, Idoia, Igor eta Telmo! Muxu handi bat!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude