Pobreak

Ugaritzen ari dira, baita Suediaren pare omen dagoen gure dirulandia honetan ere. Uste duguna baino pobre gehiago daukagu. Zeri deitzen diogun pobre, hori da gakoa. Zein ezaugarri ditu behartsu batek, non jarri behar dugu premia nagusien atalasea? Pobreziaren kontzeptuari eragiteaz gain, galderak eragiten dio pobreen multzoari ere.

Eskean dabilenari soilik pobre deitzea gezur optiko bat da. Pobre ofizialen zerrendaren atzean, estatistiketan ageri ez den egoera asko dago. Lana duen bat ere izan liteke pobrea, demagun lanik ez duen familia oso bat bere bizkar duena. Ama ezkonge asko, bananduak, jubilatuak, alarguntsak, lanik gabe urteak daramatzaten gazteak, ingurukoen laguntzari esker pobre-irudia (baina ez pobre-kondizioa) saihesten dutenak

2 thoughts on “Pobreak

  1. Lau pareta hutsik izateagatik soldata benaz exkax bati berrogei urtez puskarik handiena kentzen ari zaiona ere pobrea duk. Landerra, txiroa, noharroina. Berrogei urte horietan gastu gehiagok mehetuko ditek soldata exkax hori: argi indarrarenak, urak, zurubiaren gastuek, zergek

  2. Lan-merkatuaren aditu hauei Nobel saria ematen baldin bazaie pobrezia-indizeak direla eta, zer eman beharko litzaioke, bada, Krisi malapartatu honi benetako aterabidea asma diezaiokeen balizko aditu bati?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude