Isiltasuna

Telebistak bere etsairik handiena balitz bezala gorrotatzen du isiltasuna: denboraren zirrikitu guztiak bete behar izaten ditu ardailarekin, isiltasuna ez dadin inondik sartu. Beldur dio isiltasunari, bertigodunak amildegiari bezala. Aktore batek isiltasunak tartekatzen baditu bere jardunean, zuzendariak aginduko dio mugitzeko eta bizkortzeko jarduna, zapping-zapping egin dioten katuak bezala egiten baitio publikoak ihes isiltasunari

3 thoughts on “Isiltasuna

  1. isiltasun guztiak ez baitira berdinak, ezta telebistan ere. Eta militarrak hortan espezialistak izan dira beti, alegia behar edo nahi dituztenak isiltzen eta behar ez direnak indarrez (oihuka?) esaten. Isiltasunak ere beraien gustukoak eta beraien tamainakoak egiten. Telebistak ere izanen du militarra den zeozer, ez baitu isiltasun konplizerik (seguruaski ederrenak diren isiltasun horiek) maite… a ze tristura zaratatsua…

  2. Batzuetan, kasu honetan bezala, isiltasuna izan daitekek zarata burrunbatsurik gorgarriena.
    Bigarren Mundu-gerra hasi zelarik Londresko gobernuak, Alemaniarrek Errusiarako bidea erabat libre izan zezaten, Poloniako ejertzitoaren goreneko arduradunei urrezko erretiroa ordaindu ziean Polonia defentsa antolaturik gabe utziz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude