Fedea lantegian

Ez naiz periodiko askok igandetan ekartzen dituzten izokin koloreko gehigarrien irakurle. Hirutasun santua bezain ulertezina egiten zait bertako informazioa. Jakin-minez, ordea, inoiz sartu izan naiz, enpresen munduko informazioen peskizan batez ere, eta harrigarria egin zait bankuetako eta enpresa handietako buruzagiek darabilten terminologiaren oihartzun erlijiosoa: misioa, proiektuarenganako sinismena, baloreak, elkarren arteko komunioa, sakrifizioa dira etengabe darabiltzaten hitz eta espresioak. Eta denek azpimarratzen dute proiektuarenganako inplikazio guztiz pertsonala ezinbestekoa dela fedeari eusteko. Erlijioak esaten duen bera, gutxi gora behera.

Durkheim filosofoak aspaldi esan zuen erlijioaren formak egokitu egiten direla gizartearen bilakabidean. Enpresetako paradisuarenganako fedea galtzen duenari infernua tokatzen zaiola, hori ere esan nahiko zuen Durkheim-ek gutxi gorabehera.

OHARRAK (Post scriptum)

5 thoughts on “Fedea lantegian

  1. Zerbait izatekotan purgatorioa litzateke lantegia, infernua ez bada. Gure paradisua handik kanpo dago beti, gure benetako gogoak eta nahiak betetzen bermatzen dituzten pertsonen artean, lekuetan. Beste erlijio guztiak bezalaxe, “parrokiano” huts eta ixilak nahi gaituzte, ez benetako kideak, batez ere erabakiak hartzeko garaian edo mozkina partitzeko momentuetan.

  2. Vaticanon ikus daitezkeen altxorrak ikusita nehork ez likek erranen Eliza Ofizialak noharroinen alde egiten duenik.
    Jonekin ados. Gure nagusien, bien, beribil garesti berri-berriak ikusita nekez uler zezakeagu krisian gaudenik. Sei urteko lansari-hormatzeak nahiz behin behineko kontratua zutenen karrikaratzeak, aldiz, horretarako sosak nondik erdietsi dituzten endelegatzen laguntzen gaitiztek. Gure alde

  3. Ados Bixenterekin. Eta okerrena zera da: kapitalismoak isileko fededun asko dituela, beren Vatikano propioari eusten dioten isileko fededun gehiegi.

  4. Eta isilekoak ez direnak ere bai. Euskal Herrian bada kiribila kiribildu duen aukera politikorik ere, Jaungoikoa eta kapitalismo zaharra lotsatu barik aldarrikatzen dituena,langile eliztiar otsanak goraipatzen dituenak, “buenos vascos” direlakoez osatutako gizarte amorfoa. “Levantando (en) Euzkadi” jarraitu ahal izateko.
    Gaur bertan ere, alderdi abertzale ustez laiko bateko kide oso ezagun batek, izpiritu sainduarekiko gero eta fede handiagoa duela aldarrikatzen zuen publikoki… komoaidios!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude