Numeroak

Esaldi ezagunak dio irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela. Numeroek ere halatsu, baita atzera eragiten diguten letra-jaleontzat ere: datu hotz zehatz batzuek diskurtso oso batek baino gehiago balio dezakete. Adibidez, atzoko berripaper batek zekartzanek: Irakeko gerraren kausaz hiltzen diren ehunetik hirurogeita bat zibilak dira. Ehuneko hogeita bi, aliatuen inbasioaren kontra altxatutako matxinoak edo etnien arteko liskarrak eraginak (berripaperak insurgente hitza aplikatzen zien denei). Hamalau, Irakeko gobernuaren soldaduak. Hiru, koalizioko soldaduak. Gerrak eragindako hildakoetatik, ehunetik laurogeita hamazazpi dira, bada, irakiarrak. Ia guzti-guztiak.

Baliatu ditzagun hitzak, saia gaitezen zenbakiok makilatzen, baina ez dugu zifrek diotena aldatuko. Numero hutsak dira, baina ez hotzak: gerra piztu zuen koalizioak ehunetik hiru hildako jartzen ditu harrokeria zitalenaren aldarean.

OHARRAK (Post scriptum)

5 thoughts on “Numeroak

  1. Arrazona duzu, jauna.

    Numeroak numero.

    Euskal Herria Euskal Estatuan konstituitzearen alde al zaude? %51 BAI; %49 EZ. Hitzak hitz, numero bertze…

    Giza-arren suizidioak giza-emeen suizidioa laurkoizten du. Hitzak hitz, numero bertze…

    Giza-arren lan-istripuak giza-emeen lan-istripua ehunkoizten du. Hitzak hitz, numero bertze…

    Giza-emeen ume-bahiketak giza-arren ume-bahiketa ehunkoizten du. Hitzak hitz, numero bertze…

    Ameriketako Estatu Batuetan euren amaren senarraren seme-alabak ez diren amaren seme-alabak %30 dira. Hitzak hitz, numero bertze…

    Genero-biolentzia alde iluna da, ilazkiak bezala; alde argia, ezaguna, eta alde iluna, ezezaguna.

    Post Scriptum: salaketen %70a salaketa faltsuak “omen” dira. Prebarikazio “generista” edo “henbrista” inpugnablea al da? Erretribuzioa eska al daiteke numerologiaren gardentasunaren atalaian? Zarautzeko malekonan gauza aunitz ikusten eta sentitzen dira. Hitz bertze, oraingoz…

  2. Espainiako Estatuaren II. Errepublikaren ondorengo Diktaduraren alaba edo seme den II. Errestaurazio saindu honetan 50 badira arrek urtero hiltzen dituzten emeak, 30 “omen” dira emeek hiltzen dituzten arrak. Hau ere, hitzak hitz, numero bertze…

  3. Zenbakiok gordintasun ankerra erakusten ditek hildakoez ari baikara. Soldadu-oldea bultzatu zutenek bertze zenbaki batzuk gizenduko ditiztek, halako maisu-ikasgaiak emaiteagatik lortzen dituzten sosenak. Jendea heriotzari buruz igorririkan ere haiek, lokatzotan mendebalde osoa sartu dutenek, lasai-lasai segituko ditek jasotzen biziarteko erretiroa. Areago, gero gosearen aurkako sentsibilizazio-kanpainetan esku hartuko ditek. Sasikumeak!

    Egon bizkor.

  4. Ameriketako Estatu Batuetan henbrismoa fenomeno orokorra da, zer harreman du honek guztiak Afganistango eta Irakeko inbasioekin?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude