Barrundatzen

Frantziako grebek eta protestek Europaren eredua omen dute jomuga. Krisi ekonomikoa, erretreta eta langabezia Europak bizi duen gaitz larriaren sintomak omen. Europa politikoa eta soziala diluitzen, ahultzen, disolbatzen ari dela, alegia. Infartuaren arriskuan omen dago, kolesterol-tasa guztiz altuarekin. Inork ez du, ordea, gaixo dagoenik esan nahi; are gutxiago ebakuntza-mahai seinalatzen. Horixe arazoa. Chev

5 thoughts on “Barrundatzen

  1. Zuk diozun bezela, Olasagarreren artikulua arrunt interesgarri dugu. Garbi geratzen da artikulu honetan frantsesak gu baino askoz aurreratuagoak direla eremu guztietan baina batez ere sozial arloan (nola esango zenuke “dar sopas con honda”?).
    Izan ere, 1789.ean frantsesek erregeen uztarri aztunatik askatu ziren: erregetza, noblezia eta elizjendearen artean sekulako garbiketa eginez. Harrezkero, Louis XVIII, LOUIS-Philippe eta Napoleonen erregealdi laburrak salbu, frantsesek argi eta garbi utzi zituzten beren errepublikarekiko konpromezu eta trabesa.
    Espa

  2. nola esango zenuke “dar sopas con honda”?).

    KOKOZTIK EMAN. KOKOZTIK UTZI ZUEN. Ez, ez da txoil-txoil gauza bera, baina hori da bapatean etorri zaidana. Kokoztik eman, moztuta utzi, isilarazi…bertze norbaitek entzuna du esamolde hau?.
    Dar sopas con honda, ez dakit, agian: hamar buelta ematen digu…

    Eta, mamira joanez: neuk ere iduripen horixe bera daukat, “iparraldean” gu baino konpleju gutxiago dituztela. Eta Iraultzak baduela zer ikusirik; “hemen” beti fraile eta apezkondo eta erregeen gonapean bizi izan gara, bai. Oraindik erdi-aroari ez diogu lepoa moztu. Kastillako “izaerak” kolonizatu gaitu: auto-estima eza (sentimena) eta hori konpentsatzeko, haundi-nahia, haundikeria (egitetan): etxeak haundiak, elizak ikaragarriak…

    Banoa Olasagarreren artikulua irakurtzera.

  3. Aizu, Anjel. Zorionak.
    Eta galdera: nondik atera duzu BARRUNDATZEN?.
    Gaztelaniazko: Barruntar?.
    Eta erderazko BARRUNTAR, euskarazko BARRUN, BARRUNAtik ote dator?.
    Badakizu: caerse de bruces < caerse de BURUZES...omen.

  4. Antton bisitariari: euskal hiztegian, barrundatu/barruntatu, eta gaztelaniazko barruntar hitzaren adiera berean. Corominasek iradokitzen du euskarazko barru(n)dik ote datorren.

    Kokoztik eman espresioa ez nuen ezagutzen. Eman ditzakezu adibide batzuk, espresioa testuinguruan jarriz?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude