Munduari bira

Elkanoren ama hizkuntza euskara omen zen. Bada, erreparatu datuari: euskara izan zen munduari bira eman zion lehendabiziko hizkuntza. Bitxikeria hutsa den, ez dakit, baina datuaren inguruan entretenitu dut gogoa. Bidaia hartan, Elkanok euskara baino gehiago baliatuko zituen gaztelania eta portugesa, logikak eta historiak hala iradokitzen dute, baina, halatan ere, ariketa atsegina egiten zait Elkanoren barne-jardun euskarazkoa imajinatzea bai balentria hark iraun zuen guztian, bai pasatu behar izan zituen une eta gatazka latzetan, bai munduaren gerriari bira osoa eman ziola ohartu zenean.

Bide beretik, hor entretenitzen dut burua pentsatzen Etxeparek euskarari ialgi hadi mundura! gonbidapena egin baino hogei bat urte lehenagotik Elkanoren euskarak emana ziola munduari bira

4 thoughts on “Munduari bira

  1. elkano abiatu zen sebilatik eta hiru barko handi beren belak guzti , 150 gizon eta orduko galeroi onenak izango ziren lehengo kanariazen paratu ziren gero sudamerikako ornos kaboak eta hor magallanek gaisotu zela eskorbutoz, berdura faltak egiten duen gaisotasuna ,pazifikoko itsasoa pasatzen filipenenak magallanes hango indigenak erail zuten , eta elkano etzana ekintzaren burua bihurtu zen hala gauza gaizki irten zirelako , baino orduan ere eskaldunak etziren atzean gerutu munduari buelta emateko arrisku eta heroitesunean guzti orduan etzan motorrik eta ezin gaur bezala itsazontziak gasoilekin ibilarazi

  2. bidaia luzeak barkoan eginez eta berdua freskorik eta frutarik jan gabe eskorbuto atrapatzen zuten eta bidaia hontan ere elkanoren lehen mundu biran izan ziren gaisotasun hori atrapatu eta hiiil zirenak

  3. Getariar euskaldun batek munduari lehen itzulia egin zuenetik ia bortzehun urte iragan direlarik, oraino ez gaituk gauza izan burutzeko garai hartan, guti goiti beheiti, Etxeparek zioen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude