Biluzik

Iritsiko da elkarri pentsamenduak irakurriko dizkiogun momentua? Hori gerta dadinean, mundua akabatuko da. Cervantesen lizentziatu hark kristalezkoa zela uste zuen bezala, garden-gardenak izango gara pentsatzen duguna agerian uzten dugun egunean. Gure benetako pentsakizunak biluz-biluzik erakutsita, akabo senideak, akabo adiskideak, akabo harreman sozialak, akabo mundua

Fenomeno!

Interneten sartu, meteorologia hitza idatzi eta laster jakingo duzu zer eguraldi egingo duen han-hemen baita hemendik astebetera ere. Bizkaia markatu dut, eta gero Durango. Segidan, abenduak laua, Durangoko Azokaren hasiera. Zortzi bat gradu, egun euritsua, haizeak hegorantz

Prebentzioa

Legebiltzarrean: oposizioak torturaren kontrako prebentzio-neurriak eskatu baititu, PP eta PSE alderdiek, ezetz. Gaurko legediak dauzkan bermeak aski direla torturarik gerta ez dadin, eta ez dutela prebentzio-neurri berrien premiarik ikusten. Ondo dagoena ez dagoela zertan zuzendu, gutxiago aldatu.

Legeak baimentzen duen inkomunikazioko erregimena zaindarien eta atxilotuaren arteko harreman ona bideratzeko da eta agian baita elkarrekin mus partidak jokatzeko ere. Harmoniazko tratu ona ziurtatzeko. Atxiloketa-momentutik bertatik, presoaren gizarteratze prozesuari ekiteko, giza eskubideak errespetatuz eta presoaren duintasuna zainduz. Eta hori guztia lortzeko, inkomunikazioa da, zalantzarik gabe, sistemarik justuena, zorrotzena, perfektuena.

Entzun bitez txaloak.

Lekukorik ez dagoen tokian, balizko torturatzailearen fokuko argia da bakarra. Gainerako guztiak, itsu eta inkomunikatuta nahi gaituzte.

Aldaketa

Hiltzen denean, gorpua errausteko, agindu hori emana zien bere hurbilekoei. Bat-batean, ordea, iritzia aldatu du. Lurpera dezatela, egin diezaiotela zulo ondradu bat eta sar dezatela bertan. Ez du zementuzko edo marmolezko hilobirik nahi. Lurpean nahi du, azpian lur hotza, gainean harria.

Bazkal garaian, senideek iritzi-aldaketaren zergatiaz galdetu diote. Lehen haien zen sutsua bere ditxosozko errausketarekin, eta orain

Ateraldia

Atzoko inkesta batek: espainolen erditik guztiz goraren ustez, sistemak aberatsen alde egiten du. Ez zegoen inkestaren beharrik. Warren Buffettek, munduan dagoen gizon aberatsenetako batek

Argazkia

Lau emakume, elkar agurtzen eta harmonia onean. Argazkiak ez zuen, nik ikusi nuen bertsioan, kalitate estetiko handirik. Bai, ordea, esangura humano aparta. Pentsarazi egiten zuen. Galderak sortzen zituen. Datorkigunaz

Begirada

Idazleok asko jarduten dugu errealitateaz, gure egitekoa omen da gertatzen dena kontatzea. Asuntoaz jardutea, bai hurbilekoaz, bai orokorraz. Errealitatearen ertz ugariak harrapatu, errealitatearen zoko ilunenetan argi egin, errealitatea islatu. Hori esaten dugu behintzat. Saul Bellowen gutun bateko aipuaren ur hotzak brastakoan esnatu nau eta zein la

Leherketa

Osteguneko berripaper honek Tycho Brahe matematikariari buruzko erreportajetxo bat zekarren zientziaren atalean. Beti egin zait deigarria haren heriotzari buruz kontatzen den legenda, berripaper honek ere bazekarrena:

Estatu arrazoia

Estatu arrazoia oso kontu serioa da, estatua daukatenentzat, behintzat. Ikusi besterik ez dago estatu arrazoiak zein hitz potoloekin dotoretzen duen bere izaera: erantzukizuna, sakrifizioa, konpromisoa