Kodea

Munduko mutil koskor guztiek bezala, guk ere apustu egiten genuen pixa nork altuago egin. Hamaika urterekin, lehen Gogo Jardunak egin nituenean, apaizak tokamentuei buruz hitz egin zigun grabe-grabe, eta masturbazioaren kalteez beldurtzen hasi ginen masturbazioa zer zen jakin aurretik. Halatan, konfesatzera joan eta tokamentuak aitortzen genituen, oso itsusia baita txitxila galtza-artetik atera eta pixa nork altuago eginez dibertitzea. Hazi ahala bekatuak ere pilatzen ibiltzen baikinen, beldurrak airean bizi ginen, oso kiskalgarria baita infernua etorkizun ikustea. Bekatu batzuk apenas genituen ulertzen; beste batzuk, ulertu gabe ere, gozagarriak zirela ikasten hasi ginen, nahiz jakin kode kanoniko bat zegoela infernuko ateak zabaltzen eta ixten zizkiguna.

Latinez eta gaztelaniaz zegoen kode hura, Sebastian Uria lagunak euskaratu egin du.

Berandutxo, pixa nork altuago egin dibertitzen zen honentzat.

OHARRAK (Post scriptum)

Ganberradatxo bat, ergelkeria bat, dibertimendu bat

Dilin Dalan

Herenegungo berripaperek ziotenez, Unescok adierazi berri du euskara arriskuan dagoela. Batez ere, Iparraldean dago arrisku bizian. Hegoaldean, aldiz, ahula du egoera, baina tirriki-tarraka dabil behintzat. Unescoren lanak, nik dakidala, ez zituen EAE eta Nafarroa bereizten. Eta, batez ere, ez zekarren niri biziki interesatzen zaidan datua: Altsasuri buruzkoa. Sakanako hiriburuan, kontu jakina da, euskara aparretan dago, kolesterol-tasa ezin hobearekin. Gaztelania da, tamalez, arriskuan dagoena, osasun-egoera larrian eta guztiz desagertzeko zorian. Eta normala denez, egoera muturrekoak kezka handia eragin du, eta ANLL mugimenduak (Asociaci

Ederville

Atzokoan, Belleville artikulua oparitu zigun Aurelia Arkotxak, beti bezain atsegin. Bilduta ditudan toki-izen bitxi batzuk ekarri zizkidan gogora: han-hemen ikusi ahala, jaso egiten ditut koadernotxo baten epelean. Bada Ederville izeneko auzo bat Texasen. Ez naiz bertan izan. Bada Eder izeneko ibai bat Alemaniako Renanian. Ederkoff mendian jaiotzen da, Ederm

Balio eske

Freskagarriaren publizitateak guztiz sinpatikoa bihurtu zituen Zumosol gihartsuaren eta hark babestutako lehengusu ahularen ikonoak. Errealitatean, ordea, ez ziren atseginak. Eskolan ezagutu genituen estreinakoz: ahul kikil sentitzen zenean

Argiak gara

Kandelatxo gorriak. Kanpaiak dilin-dalan. Orein adardunak, jostailuz betetako elur-lerei tiraka. Olentzeroak eta oparigile bizardunen bertsio guztiak, multikulturalismoari bostekoa emanez. Koloretako kutxatxoak izeien adarretatik zintzilik. Elurra, mara-mara etengabean. Izarrak eta ortziko astro klase guztiak. Artzain buru txuri bi eta bildotsak. Agian baita haur jaio berri baten irudia ere

Lotsaz

Aristotelesek lotsa sentitzen omen zuen ez zituelako Euripidesen tragediak behar adina gozatzen. Homero ere lotsatu egin omen zen ez zuelako arrantzale batek jarritako asmakizunaren erantzuna aurkitzeko abildaderik izan. Tradizioak dio urretxindorra hil egiten dela berak baino hobeto kantatzen duen txori bat entzunda. Orokorkeriak arriskutsuak izango dira, baina oker handirik egiteko beldurrik gabe: jakintsuek gehiago ez jakitea dute lotsa.

Ezjakintasuna eta formazio laburra, zirkunstantziek eraginak direnean, ezin litezke lotsagarriak izan, baina bai ezjakintasun bilatua, kulturaren kontrako propaganda, baldarkeriaren gorazarrea. Horren erdi-erdian gaude, ordea. Aristotelek, Homerok, urretxindorraren sentiberatasunak arrakasta gutxi lukete gaur gure bizitzaren plaza nagusi bihurtu dugun telebistan: Berlusconiren ereduak bizi gaitu.

Tradizioak ondo dio: lotsa da ez daukagunetik eman dezakegun gauza bakarra.

OHARRAK (Post scriptum)

Zerbait aldatu da azken hamarkadetan: lehen, jendeak lotsa zuen aitortzeko ez zuela irakurtzen, ez zitzaizkiola liburuak gustatzen, ez dela sekula erakusketa batean sartu