Asmo txarrez, edo

Batean libururen bat da makilakadaren kausa, bestean zutaberen bat, hurrena jarrera publikoren batek jaso du eztenkada. Batzuek min ematen dute, horixe egia. Nahiago dut, ordea, mina agertu ordez, kritikaren eskubidea eta premia defendatu. Pushkinek zioen kritikariak postariak direla: gutunak eta postalak uzten dituzte publikoaren postontzietan, gertakari, testu, obra jakin bati buruzko ikuspuntuekin. Aniztasuna deitzen zaio. Eta postariak utzitako gutunak ozpin usaina balu ere, aukeran nahiago ozpinaren atzean legokeen arrazoia

Aldi berean

(08:00) Greba motorrak berotzen ari zen une berean, albiste bat hedabide guztietan: Madrileko gobernua, estatuko bi sindikatu nagusiak eta patronala, azkenean bat pentsioen akordioan. Ezin esan ez denik kointzidentzia esanguratsua. Eta paradoxikoa. Nork bere ondorioak ateratzeko aukera du Madrileko akordioak atzoko grebari eragindakoaz. Sindikatu abertzaleek etorkizun hurbilean egingo dutenaz. Baita greba orokorraz eta greba orokorren azken urteetako bilakabideaz ere.

(12:00) Grebaren martxa aurreikusitako bidetik. Orain ordu batzuk ez neuzkan daturik. Orain, ohi bezala, datu gehiegi. Guztiz interesatuak eta kontrajarriak, baina goizean ez nekienik argitzen ez didatenak guztiak ere.

(14:30) Ertzaintzaren kargak. Eskema puskatzen ari zait kalkulatzen ez nuen bidetik. Zutabea bidali beharra daukat. Erretiroaren akordio berriak luzatzen du nonbait auzi sozialak konpontzeko modu zaharren adina ere

Lotsa

San Sebastian motibotzat hartuz egin duten erakusketako irudiak esplizituegiak ote diren. Batek zioen oraindik ere lotsa sentitzen duela halakoen aurrean. Beste batek aitzakia baliatu zuen gu doktrinatzeko:

Orban jauna

Viktor Orban Hungariako presidenteak, eta, duela gutxitik, Europar Batasunekoak, nahiko baldar eman dio hasiera europar presidentetzari. Hungaria barruan ere ez dabil arazo faltan: hango prentsa kontra samar dauka, nonbait, eta lege berri batekin mututu nahi du. Europari ere ez zaio legea gustatu. Orban jaunari zer bururatuko erantzutea, eta beraren eta Hungariaren kontrako

Susmoak uzker

Hona klasikoen gustuko dilema halako bat: susmo hutsak errealitatearekin lehian. Urliak Berendiari buruz esandako ikaragarrikeria Sandiak itsu-itsuan onartzen du: Berendia traidore putakume integrala da. Ez dago horren guztiaren inolako frogarik, aitzitik baizik: ebidentziak justu kontrakoa esaten du. Hala ere, Urliak Berendiari buruz esandakoa, Sandiak grausk. Eta oso-osorik irentsi. Komenientziagatik, zergatik bestela? Atezuan egotea komeni da, etsaiez inguratuta gaude, tentu gero, ezin dugu terrenorik gal

Susmoa

Zein susmagarriak nonbaitetik alde egindakoan leku utzi berria txit zorrotz kritikatzen dutenak. Hor daukagu azkeneko kasua: banku bateko goi kargu suitzar batek paradisu fiskaletako hainbat dirutzen informazio xehe-xehea eman dio wikileaks-eko arduradun nagusiari. Tipoak erantsi du sistemaren kontra dagoela. Orain, hain justu. Ez du esan bankutik bota zutela.

Maiz gertatzen da: jubilatu eta gero, edo lan batetik bestera joandakoan, edo kiroletik bizitzeko sasoia ahitutakoan, urliak leku utzi berriko sistema kritikatzen du. Lantoki utzi berrian erruz dagoela ustelkeria, zentsura, esklabutza

Albistetik albistera

Gaur goizean ere eguzkia irten izana ez da albiste bat. Albiste bat ez da ohiko zerbait, guztiek espero dutena, batere sorpresarik gabea, eguneroko gorabehera arrunta. Ministro batek Batasunari demanda egitea emateko eta emateko talde armatuarekin hautsi izanaren seinale argi eta garbiren bat, hori ez da albistea, lelo beti beraren lelori lelo leloa baizik.

Benetako albiste batek sorpresa dakar, espero ez duzun zerbait,

Ximiko berri

Atzo hamar balio zuenak gaur bost balio du, eta bizi gaitzala merkealdien pozak, kontsumoaren kontsumazioak, pagotxaren begitazioak. Arropak biluziak janzteko balio omen. Zenbat biluzi janzteko adina arropa ote daukagu gutariko bakoitzak armairuan? Edo zenbat biluzi dago nigan hainbeste arropa behar izateko?

Egungo arropak ez du gure pribilegiorik: ez da gastatzen, ez diogu zahartzarora iristeko betarik ematen. Aspertu orduko edo modatik pasatu dela pentsatu ahala, ez dugu berria erosi arteko onik izaten. Hala, arropa zaharrarekin batera, osasunarekin urratu espresioa baztertu dugu: arropa estreinatutakoan, jantzi berriaren iraupen (gutxienez) bera opatzen genuen/zitzaigun. Bitxia da: egun, esaldiak justu kontrakoa adierazi nahiko luke.

Ez ahal da, behintzat, Baztango ximiko berri ohitura zabalduko (arropa berria estreinatzen zuenari atximur egiten omen zioten): gorputz guztia ubeldura huts genuke