Albistetik albistera

Gaur goizean ere eguzkia irten izana ez da albiste bat. Albiste bat ez da ohiko zerbait, guztiek espero dutena, batere sorpresarik gabea, eguneroko gorabehera arrunta. Ministro batek Batasunari demanda egitea emateko eta emateko talde armatuarekin hautsi izanaren seinale argi eta garbiren bat, hori ez da albistea, lelo beti beraren lelori lelo leloa baizik.

Benetako albiste batek sorpresa dakar, espero ez duzun zerbait,

2 thoughts on “Albistetik albistera

  1. Azken bolada honetan susmo zoro bat dabilkit nire buru zaharkituan eta hau da: sarritan entzuten ari gara PSOEko politikari ezagunengandik Ezker Abertzaleak datozen hauteskundetan legezko alderdi gisan agertu nahi baldin badu, ETArekin dituen harreman guztiak hautsi behar dituela. PPkoak, ordea, PSOEkoak bezain Espa

  2. Lamarcarena aditu nian eta, zinez, estonatu egin nindian. Ea horrela segitzen du(t)en.
    Egungo agintariek, berriz, zerrautsa zaukatek buruan, ez garunik. Komunikabideei begira bizi dituk, komunikabideei bazka emaiten, komunikabidekumeak dituk. Europako alde honetan dagoen liskarra bukatzeko duten ardura bazter utziko ditek beren lorpenak bertze edozeren gainean jarriz.
    Jakina, orain arte fitsik egin gabe, titularretan ia beti goren agertu dituk, ustez dagoen arazo handienaren aurka egiteagatik. Aterabidea hor berean duten arren etekin handiak erdiesten segitu nahi ditek lehengo joera berrerabiliz. Hondar urteotan afera horrek baino aisa hildako kopuru handiagoa eragin duten bertze arazoak, mafiak, lan ezbeharrak, trafiko istripuak, sexu indarkeria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude