Lotsa

San Sebastian motibotzat hartuz egin duten erakusketako irudiak esplizituegiak ote diren. Batek zioen oraindik ere lotsa sentitzen duela halakoen aurrean. Beste batek aitzakia baliatu zuen gu doktrinatzeko:

2 thoughts on “Lotsa

  1. Doktrinatzeko aitzakia baliatu zuen beste horrek kontzeptuetan hankasartze bat egin zuela deritzot. Lotsa kontrol sozialerako mekanismo eraginkor bat izaki, guztiz normala da gizartearen gestioa duten pertsonak berau erabiltzea, are gehiago pertsona horiek nolabaiteko nagusitasun etiko batez orniturik badaude. Baina ez da erlijioa izan horren erantzule, eliza baizik. Erlijioaren bazka ez da gure buruetaz lotsatzea, gure buruaz harro sentitzea baizik, besteekiko errespetua erakutsiz gure jarduna goraipatu eta besteen aurrean onargarri egitea, hain zuzen. Horrela deritzot nik behintzat.
    Atzo goizean (ordu lokalean) zendu zen Samuel Ruiz, gizon erliosoa oso, Chiapaseko gotzain berrogei urte luzez izan eta bere jardun osoa indigenei subjektu papera ematen saitu ondoren, hots, indigenei historikoki ukatu zaien bere buruekiko harrotasuna (edo lotsa falta) erakutsi eta gero.
    Ni gaztea naiz eta ez dut Jainkoan sinesten (elizak sortutako desengainuagatik, objetu materialen metaketa gehiegikoagatik edo balore beharrezkoenen malgutasunagatik, ez dakit,)baina atzo bere omenezko elizkizunean izateko aukera izan nuen eta zinez diot, horrelako apaiz gehiagoren eragina jaso izan banu erlijio katolikoari ez niokela muzin egingo. Baina kontuak oso bestelakoak dira geurean, bai jauna, lotsa sentiaraztera behartzen gaituzte ezartzen dizkiguten gotzainekiko.

  2. Sexua ez azaltzeaz gain, bi sexu osagarrien arteko harremanak bekatutzat jotzen zitiztean. Gainerako jarduerez, pentsa!
    Normaltasunez irakatsi beharrean beti Deabruaren su leizea irudikatzen zigutean. Edertasuna gaiztotasunaren abiapuntutzat aurkezten zitean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude