Aldi berean

(08:00) Greba motorrak berotzen ari zen une berean, albiste bat hedabide guztietan: Madrileko gobernua, estatuko bi sindikatu nagusiak eta patronala, azkenean bat pentsioen akordioan. Ezin esan ez denik kointzidentzia esanguratsua. Eta paradoxikoa. Nork bere ondorioak ateratzeko aukera du Madrileko akordioak atzoko grebari eragindakoaz. Sindikatu abertzaleek etorkizun hurbilean egingo dutenaz. Baita greba orokorraz eta greba orokorren azken urteetako bilakabideaz ere.

(12:00) Grebaren martxa aurreikusitako bidetik. Orain ordu batzuk ez neuzkan daturik. Orain, ohi bezala, datu gehiegi. Guztiz interesatuak eta kontrajarriak, baina goizean ez nekienik argitzen ez didatenak guztiak ere.

(14:30) Ertzaintzaren kargak. Eskema puskatzen ari zait kalkulatzen ez nuen bidetik. Zutabea bidali beharra daukat. Erretiroaren akordio berriak luzatzen du nonbait auzi sozialak konpontzeko modu zaharren adina ere

2 thoughts on “Aldi berean

  1. Gaur egungo pentsiodunak azken soldataren pareko diru kopurua kobratzen du. Etorkizunean kopuru hori erdira jaitsiko da.
    Diru gutxi, inondik ere.
    Bien bitartean betikoek bere hartan jarraitzen dute: politikariek, bankariek, Ogasunari iruzurra egiten diotenek,…
    8 milioi lagun egoera kaxkarrean bizi dira gaur egun Estatuan, beste 30 milioi halamoduz, baina geratzen diren beste 8 milioiak oso aberatsak izan behar dira.
    Eta soberako dirua, asko denean, nik dakidanez, xahutu baino ez da egiten gehiegikerietan.

  2. Adosekin, ados.
    Noizbait lan egin omen dutenek, gaur arras atzendurik duten arren, ezarriko zigutek kotizazio urte kopurua pentsio saria osorik jaso dezagun.
    Sekula lanik egin ez dutenek erabakiko ditek noiz jubilatu behar dugun. Burdinbide sarea beharrezkoa izanikan ere, hondar mende erdian izan den tren bakarra, eta soilik hori, bizkortuko dutenek ukatzen ditiztek egitasmo berriek behar dituzten diru laguntzak…
    Bizkitartean, gero eta jende gehiago langabezian dagoeino, untxien antzera ugaltzen diren odol urdinekoen orritsak, jaiak, beribil garestiak,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude