Auto-turuta

Kazetaritza auto-propaganda bihurtzen denean, halako eta halako gertakarietan jokatu zuen papera ederretsiz. Kazetaritzak garai ilunetan argi egin ordez, haiek are gehiago iluntzen dituenean. Kazetaritzak guztiz bat egiten duenean botearen gertakari historiko bati buruzko botafumeiro politikoarekin. Kazetaritzak zentzu kritikoa erakutsi ordez, beste aldera begiratzen duenean. Kazetaritzak bizkarra erakusten dionean gertakari jakin batzuei buruzko ikerketari, trapu zikinak kalera ateratzea kaltegarria delakoan. Kazetaritza gertakari batzuen ispilu komenientziazkoa denean. Kazetaritzak ez duenean kuraiarik erregea biluzik dagoela esateko. Kazetaritza hagiografia bihurtzen denean

Gureak

Estatu Batuen begiak eta Europarenak adi-adi daude gatazka-guneetara begira. Zer egingo dute azkenean Egipton eta Tunisian, Libian nor irtengo da garaile, zein bide hartuko du Marokok, zer gertatuko da Iranen? Amerikarrek eta europarrek uste dute hobe dela ez nabarmentzea, erabaki azkarren batek etorkizuna hipoteka dezakeela. Hobe aiduru. Aukeran, nahiago zuhur, ipurdi bistan geratzea baino.

Ez dira oso orijinalak, Talleyrand dute maisu. Frantziako Iraultzaren hastapenetan, garaiko gobernu guztietako perrexila begira dago bere jauregiko balkoitik La Bastillera doazen iraultzaileei. Mirabe batek galdetzen dio: musde, norekin dago berori, iraultzaileekin ala erregearekin? Talleyrandek: nagok gureek irabaziko dutela. Mirabeak zehaztasun gehiago nahi du: barkatu atrebentzia, musde jauna, baina nortzuk dira gureak? Talleyrandek kolpetxo bat ematen dio mirabeari bizkarrean: lasai, laster jakingo diagu.

OHARRAK (Post scriptum)

Anekdota benetakoa den ala ez, auskalo, baina, ez bada ere, ondo asmatua, Talleyrand-ek boterean erpinean segitzea lortu baitzuen garai nahasi haietan, hasi monarkiatik, pasatu iraultzatik eta Napoleonen garaiak arte

Tabakaos

Donostiako Tabakalerako suge tzarrak aspertuta gauzka. Eta baita gogaituta ere. Zer gertatzen ari den, ez dugu ulertzen. Suge tzarraren kapitulu berri bakoitzak gure ulermena areago lausotzen du eta gure nekea areago trinkotzen. Eta eskainiko diguten hurrengo kapituluak ezjakinago egingo gaitu, tontoago, etsiago. Ezin zaie meritua kendu: serio, zorrotz, ondo neurtuta ari dira herritarrok berriro jaiota ere ulertuko ez dugun gidoia nahasten.

Berek balekite istorioa norantz doan, gaitz erdi.

Ikusirik norbaiti nola bururatu zaion Renfeko tren-geltokia bertan jartzea ere, adiskide baten iradokizuna: hobe sagardotegi erraldoi bat, gure idiosinkrasia erakusteko marko konpara ezinean. Olariagaren orain hamar bat eguneko bineta gogorarazi diot: Zakilixut eta lagunak sagardotegitik kalera irten dira birikak tabako faltan dauzkatelako. Sagardotegiko nagusiak tarte hori baliatzen du txootx! egin eta bezeroak sagardorik gabe uzteko.

OHARRAK (Post scriptum)

Ez dakit nork jarri zion Tabakaos izena, baina asmatu zuen.

Nahasten

Atzo arte, indarkeria zen inkestetako kezka nagusia. Sozialistentzat ere kezka eta samin zen. Ez motiborik gabe.

Igandeko prentsan, Jose Antonio Pastor sozialistak Sortu legalizatzeko manifestazioaz:

‘Bileritis’

Nago orain berrogeita hamar bat urte, ikastolen orduko euforiarekin batera, sortu zela bileren inflazioaren gaitz endemikoa izendatzeko premia. Bilera bileraren gainean. Bilerak irakasleekin, ikasleekin, gurasoekin, batzordekoekin, laguntzaileekin. Bilerak autobuseko gidariarekin eta baita gidariaren lehengusu izterrekin ere. Bilerak sukaldariarekin eta bikarioarekin. Bilerak kiroldegikoekin eta bilerak logopedarekin. Bilerak garbitzaileekin eta bilerak zikintzaileekin. Bilerak aurreko bileran aztertutako gaiari astebete lehenagoko bilera batean eman zitzaion tratamendua errepasatzeko. Eta bilera guztietako bilerarik bilerena: noiz berriro bildu erabakitzeko bilera.

Aditu batek esan berri du gure hauxe dela bileretan denbora gehien galtzen duen Europako lurraldea. Bitxia da noiz eman duen datua: datorren azaroan lan-antolakuntzaz eta bileren demasiaz Donostian egingo diren bilerak antolatzeko bilera baten ostean.

OHARRAK (Post scriptum)

Sarean hasi nintzen Bileritis hitzari buruz zer topatuko

Jaio gintuzten

Aurten hirurogeita hamabost urte Aitzol fusilatu zutela. Bala-hotsak. Ez zuten, ordea, Pizkundearen bizipoza guztiz itzali. Orduko eta gaurko egoeren artean, katakonbetako tunel asko. Tunel xumeak, tunel ia guztiz itsutuak. Baina bizipoz haren berri ekarri digutenak. Horietako bat, Joxe Azurmendiren Hitz berdeak poema-liburua. Sarri jotzen dut bertara iradokizun bila, flash askoko kaleidoskopioa baita. Poematxo batean iltzatu ditut begiak:

Prestatzen

Autobusean, nire adineko ezagun batzuk, apunteak errepasatzen. Erretiratuak dira, unibertsitatera doaz. Hainbat urtez fabriketan-eta lanean jardun eta gero aisiarako ia denborarik gabe, ikasten ari dira tranche de vie berrian. Humanidades deitzen genuen munduko diziplinak hautatu dituzte gehienek. Artea batek, historia besteak, antropologia hirugarrenak

Periferikoa

Zentroaren distira itsugarririk gabe ez baitago periferiarik, zentrotik gero eta gehiago urrutiratu, periferiak orduan eta ahulago jasotzen du hango argia. Zentroa da sagrarioa: zibilizazioa, kultura, kosmopolitismoa daude bertan. Periferia, ordea, zentroaren maizter da. Bazterra. Modernotasunaren antitesi atzerakoia.

Herenegungo teleberriak periferikoa deitu zion Agust