Prestatzen

Autobusean, nire adineko ezagun batzuk, apunteak errepasatzen. Erretiratuak dira, unibertsitatera doaz. Hainbat urtez fabriketan-eta lanean jardun eta gero aisiarako ia denborarik gabe, ikasten ari dira tranche de vie berrian. Humanidades deitzen genuen munduko diziplinak hautatu dituzte gehienek. Artea batek, historia besteak, antropologia hirugarrenak

3 thoughts on “Prestatzen

  1. Arazoa ba al dakizu zein den, Andu? Lanari kaixo 30 urtetik gorarekin esaten diogula eta adio berriz, martxa honetan, 70ekin!!

  2. Biharra garrantzitsuena ez dela dakienik bada bazterretan. Giza duintasuna, lanpostu pribilegiatu eta soldata estrafalarioen alderantzizkoa ote?
    Jefeak autobusean ibiltzeari alergia al dio??
    Polito bizi!

  3. Aitaren esaldia eskolari buruz: “eskolarat sartzerakoan xiba bota nian, ateratakoan oraino biraka ari zuan”. Irakurtzen eta idazten handitan ikasi zian, ama ere txikitan debekatu zioten euskara beretzen saiatu zuan. Orain gauza duk haurrendako saio xumeak polliki-polliki segitzeko, pozarren halarik ere.
    Batzuk, gazteenak, etorkizuna pretatzen ari dituk. Bertze batzuk, zaharrenak, izaiten ahalko zuketena erdiesterat (antzemaiterat) bermatzen ari dituk.
    Nolanahi ere den ikastea beti kontu ona duk, askeago bilakatzen gaitik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude