Jaio gintuzten

Aurten hirurogeita hamabost urte Aitzol fusilatu zutela. Bala-hotsak. Ez zuten, ordea, Pizkundearen bizipoza guztiz itzali. Orduko eta gaurko egoeren artean, katakonbetako tunel asko. Tunel xumeak, tunel ia guztiz itsutuak. Baina bizipoz haren berri ekarri digutenak. Horietako bat, Joxe Azurmendiren Hitz berdeak poema-liburua. Sarri jotzen dut bertara iradokizun bila, flash askoko kaleidoskopioa baita. Poematxo batean iltzatu ditut begiak:

One thought on “Jaio gintuzten

  1. Seta da gero pentsatzea gizon-emakumen neurrikoak direla munduko gauza guztiak.
    Aldaketa klimatikoaz ari bagara, adibidez, askok uste du gizakiaren eraginaren ondorio dela, erabat baztertuta: eguzkiaren eragina, tropikoan sortutako erauntsiaren eragina, atmosferaren aldaketaren eragina…Eta horrek gauza askotarako balio du.
    Ana Botellak bota zuen behin mundua geuk baliatzeko eginda zegoela.
    Hori da muturreko jarrera, dena gizakiaren neurrikoa den pentsamenduan!
    Eta unibertsoa bera hauts izpi balitz, beste mundu zabalago batean, non geu akaro baten tamaina bagenu?
    Sortu gintuzten, zalantzarik ez, bestela ez ginateke horren txikiak izango.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude