‘Bileritis’

Nago orain berrogeita hamar bat urte, ikastolen orduko euforiarekin batera, sortu zela bileren inflazioaren gaitz endemikoa izendatzeko premia. Bilera bileraren gainean. Bilerak irakasleekin, ikasleekin, gurasoekin, batzordekoekin, laguntzaileekin. Bilerak autobuseko gidariarekin eta baita gidariaren lehengusu izterrekin ere. Bilerak sukaldariarekin eta bikarioarekin. Bilerak kiroldegikoekin eta bilerak logopedarekin. Bilerak garbitzaileekin eta bilerak zikintzaileekin. Bilerak aurreko bileran aztertutako gaiari astebete lehenagoko bilera batean eman zitzaion tratamendua errepasatzeko. Eta bilera guztietako bilerarik bilerena: noiz berriro bildu erabakitzeko bilera.

Aditu batek esan berri du gure hauxe dela bileretan denbora gehien galtzen duen Europako lurraldea. Bitxia da noiz eman duen datua: datorren azaroan lan-antolakuntzaz eta bileren demasiaz Donostian egingo diren bilerak antolatzeko bilera baten ostean.

OHARRAK (Post scriptum)

Sarean hasi nintzen Bileritis hitzari buruz zer topatuko

2 thoughts on “‘Bileritis’

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude