Nahasten

Atzo arte, indarkeria zen inkestetako kezka nagusia. Sozialistentzat ere kezka eta samin zen. Ez motiborik gabe.

Igandeko prentsan, Jose Antonio Pastor sozialistak Sortu legalizatzeko manifestazioaz:

4 thoughts on “Nahasten

  1. Esan duzun guztia gutxi balitz, Pastor ez da oso orijinala izan, gainera. Orain dela aste pare bat, madrildarrak hirian inoiz ezagutu den kutsadura-tasa handienak itota zeudela, ingurumen-zinegotziak ez zuen esan ba askoz arazo larriagoa dela langabezia? Langabetuek ere aire pozointsua arnastuko ez balute bezala, langabezia gorrian egoteaz gain. Ana Botella J. M. Aznarren emaztea da Madrilgo ingurumen-zinegotzia. Izan ere, diskurtso mota hori, barreneraino demagogikoa berau, urteotan maizago entzun izan da eskuindarren ahotan.

  2. Oraintsu arte indarkeria hitza aipatzen zenean, batez ere komunikabideetan, ia beti ETArenari buruz izaten zen, intensitate txikiko terrorismoa izan arren, erahil bat urteko, edo ez eta hori ere, azken urteotan. Konbentzitu nahi gintuzten gobernuko mass-medietatik terrorismo hau zela gehien kezkatzen zituen Estatuko biztanleak. Izan ere, oraintsu arteko kezko errezel egokia izan da beste terrorismo motak mozorrotzeko: emakumeen aurkako indarkeria (50 erahil baino gehiago urteko), langileen aurkako ERE direlakoak, Estatuko langabeziaren kopuru izugarria, erosteko ahalmenaren murrizketa, bankuen mozkin lotsagarriak langileen lepotik lortuta etabar….
    Orain, ETAren terrorismoa desagertzen bada, bati baino gehiagori bukatuko zaio orain arteko pagotxa esaterako: espainar politiko ezagunen bizkarzain entrepresa, espetxetako ekonomatoen mozkinak hango buruzagien aberazpide etabar…
    Kezko errezel hau airean disolbatzen bada, zuhaitzeko goiko adarretan dagoen tximino bati baino gehiagori uzkia agerian geratuko ahal da!!!!
    Hala biz.

  3. Barkatu: zuhaitzeko goiko adarretan dagoen tximino bati baino gehiagori uzkia agerian geratuko ahal zaio.

  4. Dena Haurride Handiaren ikuspegitik ikusarazi nahi zigutek. Desbideratzekotan zigorturik izan gaitezkek. Gaitzetsarazi nahi ditek haien ikuspegitik dagoen arazo bakarra. Noiz gaitzetsaraziko ditek lan egoera, urtero-urtero bertze terrorismo motek baino aisa jende gehiago hiltzen duena? Edo gizarteak daukan matxismo sendagaitza, urtean ere hildako kopuru zinez handia eragiten duena? Adibide batzuk baizik ez dituk, gehiago bazegok.
    Bertzeen bartzez ohartarazi nahi gaitiztek haien buruko zorriek tinko eta lasai dirauteino.
    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude