Tabakaos

Donostiako Tabakalerako suge tzarrak aspertuta gauzka. Eta baita gogaituta ere. Zer gertatzen ari den, ez dugu ulertzen. Suge tzarraren kapitulu berri bakoitzak gure ulermena areago lausotzen du eta gure nekea areago trinkotzen. Eta eskainiko diguten hurrengo kapituluak ezjakinago egingo gaitu, tontoago, etsiago. Ezin zaie meritua kendu: serio, zorrotz, ondo neurtuta ari dira herritarrok berriro jaiota ere ulertuko ez dugun gidoia nahasten.

Berek balekite istorioa norantz doan, gaitz erdi.

Ikusirik norbaiti nola bururatu zaion Renfeko tren-geltokia bertan jartzea ere, adiskide baten iradokizuna: hobe sagardotegi erraldoi bat, gure idiosinkrasia erakusteko marko konpara ezinean. Olariagaren orain hamar bat eguneko bineta gogorarazi diot: Zakilixut eta lagunak sagardotegitik kalera irten dira birikak tabako faltan dauzkatelako. Sagardotegiko nagusiak tarte hori baliatzen du txootx! egin eta bezeroak sagardorik gabe uzteko.

OHARRAK (Post scriptum)

Ez dakit nork jarri zion Tabakaos izena, baina asmatu zuen.

2 thoughts on “Tabakaos

  1. Ogasun publikoarekin eginiko irioiteek ez ditek amaierarik. Betiko batzuon sakeletatik ateratzen den sosa betiko bertzeen sakeletarat joaten duk. Ikaragarria duk guri zeinen begi zorrotzez begiratzen dizkiguten diru sarrera guztiak, benetan milioiak ibiltzen dituztenen kontu korronteak ukitu ere egiten ez dituzten bitarte, guretzat bederen, txirogarrian.

    Egon bizkor.

  2. Tabakalerakoa tamalgarria da. Lotsatzeko modukoa. Hamar urte matraka bera entzuten.

    Okerrena da oraingo proiektuak ere ez duela egingarria ematen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude