Gureak

Estatu Batuen begiak eta Europarenak adi-adi daude gatazka-guneetara begira. Zer egingo dute azkenean Egipton eta Tunisian, Libian nor irtengo da garaile, zein bide hartuko du Marokok, zer gertatuko da Iranen? Amerikarrek eta europarrek uste dute hobe dela ez nabarmentzea, erabaki azkarren batek etorkizuna hipoteka dezakeela. Hobe aiduru. Aukeran, nahiago zuhur, ipurdi bistan geratzea baino.

Ez dira oso orijinalak, Talleyrand dute maisu. Frantziako Iraultzaren hastapenetan, garaiko gobernu guztietako perrexila begira dago bere jauregiko balkoitik La Bastillera doazen iraultzaileei. Mirabe batek galdetzen dio: musde, norekin dago berori, iraultzaileekin ala erregearekin? Talleyrandek: nagok gureek irabaziko dutela. Mirabeak zehaztasun gehiago nahi du: barkatu atrebentzia, musde jauna, baina nortzuk dira gureak? Talleyrandek kolpetxo bat ematen dio mirabeari bizkarrean: lasai, laster jakingo diagu.

OHARRAK (Post scriptum)

Anekdota benetakoa den ala ez, auskalo, baina, ez bada ere, ondo asmatua, Talleyrand-ek boterean erpinean segitzea lortu baitzuen garai nahasi haietan, hasi monarkiatik, pasatu iraultzatik eta Napoleonen garaiak arte

2 thoughts on “Gureak

  1. Guztiok gara Talleyrand-keriaren biktima, era batera edo bestera, hein txiki edo handiagoan. Lehen munduak bere ekonomiaren zerbitzura dauka hirugarrena, eta hirugarren munduko liderrak Nazio Arteko Diru funtsaren eta Munduko Bankuaren neurri fintzarioak aplikatzen dituzten ikasle eredugarriak izan ohi dira sarri. Diktatzen ez duten diktadoreak dira. Baina lehen munduan ere ezagutzen dugu Talleyrand-keria: Bigarren Mundu Gerra faxistek eta naziek galdu arren, zer laguntza izan zuen Espainiak Franco botatzeko? Amerikar eta europarrentzat HAIENA zen Franco, eta Espainian bertan ere GUREA zen askorentzat, ohena hil zen-eta…

  2. Negozioari begira zeudek. Bertze herrialde zenbaitetan, mozkinak ziurtatzerik ez dituztenetan, beren ustezko demokrazia-eta agudo baino agudoago eskatzen duten bitartean, diru zorroa ederki beteko dieten herrialdeei ez zaiek fitsik ere eskatu behar. Afrika beti izan ditek aberasbide. Nehoiz ez zietek eskatu, Venezuelari edo eta Boliviari bezala erraiterako, egoera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude