Begiak itxita

Lagun giroan, tartean badira umeak ere. Solas eta jolas, hurbildu natzaio atzetik umeetako bati, estaltzen dizkiot begiak eta esaten diot: nor naiz? Umeak bi segundoko tartea hartzen du erantzun aurretik. Eta gero: Aitana. Umeak bere izena eman dit. Askotan galdetzen nion gauza bera, baina begiak estali gabe. Beti Anjel erantzuten zidan. Begi tapatuek dute misterioaren giltza. Mundutik isolatu dut, eta bera da mundua, bera da ni. Ni beste deus gabeko mundu batean zegoen.

Oroitu nintzen Gabriel Arestiren esaldi harekin

Bizkarra emanda

Igandeko teleberriak informazio interesgarri bat eman zuen, musikak gaixo zaharren emozioetan izan lezakeen eraginaz. Erreportajea txukun zegoen, eta hainbat testigantza biltzeaz gainera, musika klasikoko talde baten irudiak eta adituenak eskaini zituen. Beste datu aipagarri bat: erreportajeak dezente iraun zuen, halako gaiek informatiboetan dirauten baino dezentez gehiago.

Gustura ikusi nuen.

Bat-batean, ordea, ohartu nintzen erreportajeko gaixo guztiak bizkarra emanda zeudela. Ez niela aurpegirik ikusi. Musikariak, zaintzaileak eta adituak bekoz beko ikusi nituen, baina zahar gaixotuak, ez. Nola ba zahardadea eta dekadentzia erakutsi, egongelan bapo afaltzen ari den gizarteari?

Baliteke zahar etxe hark protokoloren bat izatea zaharren intimitatea zaintzeko, baina mamia zeukan metaforak: kamerak

Hirusta (eta II)

Teleberriari entzun nion Euskal Herriko hiru kaxa (hiru kaxak esan zuten berek) izen bila dabiltzala fusioa bataiatzeko. Braimstorming mentala egiten hasi nintzen, eta, batu nahi duten kutxak hiru izaki, hiru txerrikumeen ipuina etorri zitzaidan lehenik. Ez da, inondik ere, irain bat, omenaldi xumea baizik kutxen egitekoari: logikoa da fusioari Eltzetxoa deitzea, buztinezko aurrezki-trepetaren txerrikume itxura gogoan. Bururatu zitzaidan Ezpata deitzea ere, baina ez kutxek atrakatu egiten gaituztelako, ez, hiru mosketarien oroimenez baizik: haiek ere egiten ez zuten ba

Izua nukleoan

Marrazkilariek perretxiko erraldoi baten gisa irudikatu izan dituzte leherketa atomikoak. Astaputz alimaleko batek zapart sekulakoa egin izan balu bezala. Gehienok gehiago dakigu energia nuklearrak eragindako beldurraz, energia nuklearraz baino. Japoniako zeruan bi perretxiko erraldoi marraztu zituzten aurrekariek ez dute izua izutzeko aukerarik ematen. Ikusten ari garenak ikusita, etorkizunak ere ez. Asko gara, bai, fisioa eta fusioa desberdintzen ez ditugunak, atomoaren estruktura imajinatzen ez dugunak, doi-doi dakigunak Garo

Konpontxo berriro

Inoiz ekarri dut hona konpontxo egin esamoldea. Egunotan aliatuak Libian jaurtitzen ari diren lehergailuek esamoldearen eztanda berritu didate: bonbardaketak agindu dituzten handi-mando horiexek askotan ikusi ditugu Gaddafiren haimatan, diktadorearekin konpontxo eginda; tea hartzen harmonia onean, eta negozioak egiten harmonia are hobeagoan; gaza eta petrolioa erosten, Gaddafiren desmasiei ezikusiarena egiten zieten bitartean

Gereziondoa

Orain egun batzuk, etxe atzean daukagun gereziondoa bete-betean zegoen, ezin ederrago, esperantza bezain zuri eta udaberria zuela aldarri. Ikuskizunak, hain zen indartsua, luzaz iraungo zuela ematen zuen. Edertasuna ez zela iraungiko. Bat-batean ernaldutako miraria ez zela bat-batean desagertuko. Aski izan dira, ordea, azken egunotako euriteak eta haizeak ilusioa hondatzeko. Ez da oraindik arbolaren edertasuna guztiz desagertu. Desplazatu egin da, horixe egia, eta orain lurra da eder, arbolatik eroritako hosto txiki zuriz gainezka: eguraldiaren petralak alfonbra fin ezin delikatuagoa utzi du arbolaren inguru guztian.

Japoniako jendeak gereziondoen loratzea ospatzen du, bere zentzu estetikoenean, baina baita gereziondoaren loraldiak arrozaren uzta iragartzen duelako ere: manifestazioaren espiritualtasunak arroz-uztaren poz materialagoa du iragartzen.

Etxe atzeko gereziondoa ez da oraindik guztiz soildu.

Izana naiz Fujin

Fukushimaren egoera larria da, zioen atzo berripaper honen titular nagusiak. Erradiazioa iritsi da Fuji mendiraino, japoniarren gailur sakraturaino. Abailduran arnasa biltzeko, poesia liburu baten premia. Josetxo Azkonaren Ez naiz Fujin izan hartu dut eskutan. Hirurehun inguru haikuz osatutako liburuak egilearen hitzaurretxo bat dakar japoniarren poesia-mota ezagunenaren ezaugarriei buruz, Matsuo Bash