Alfabetoa

Joan den asteburuan Mozartekin zoratzeko aukera izan zuten Bilbo aldean. Ordu eta orduak Mozart entzuten. Kroniken arabera, gehiago ere gozatuko zuketen. Astearen hasieran, eskola batetik pasatzen naiz. Gela batetik, Mozarten Alfabetoa, bertako umeek kantatuta. Oroitzapen zaharrak. Ikasle nintzenean eta baita irakasle-lanak bete nituenean ere, ahalegin neketsuak egin behar izaten ziren orden alfabetikoa ikasteko. De, efe baino lehenago dago; te, eseren atzetik; ele, berriz, karen eta emeren erdian. Alfabetoko ordena jakin gabe, nola kontsultatu hiztegiak, nola entziklopediak, nola noten zerrendak? Gainera, alfabeto guztiak ez dira berdinak: gure sabindarra, grekoa, arabiarra

3 thoughts on “Alfabetoa

  1. Anjel.
    Huskeriatxo bat.
    Litz horri buruzkoa informazioa, baina, nekez aurkituko luke inongo haur nahiz helduk, inongo entziklopedia nahiz bilatzailetan.
    Litz > Liszt (Franz Liszt)
    Besarkada bat (barkatu atrebentziya), eta eskerrik asko eguneroko kafetxoagatik.
    Patxi

  2. Arrazoi duzu, mila esker: okerra zuzenduta dago.

    Gaxtetan bagenuen irakasle bat gomendatzen ziguna kontuz ibiltzeko ezagutzen ez genituen hizkuntzetako izen-deiturekin. Maisua ona zen. Irakaslea ez, ordea.

  3. Alfabetoren ildotik Nafarroa Garaiko gobernuko mandatariak behin errana gogoratu zaidak, bere buruaz sentitzen zuena adierazteko nehongo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude