Zergak

ETAk, ohi duen bidetik, iraultza zerga espresioa erabili du enpresaburuei bidali dien gutunean ere. Komatxorik gabe, kurtsibarik gabe, marka bereizgarririk gabe. Iraultza zerga. Egunotan, ETA izan da espresioa horrela erabili duen bakarra. Hedabideek komatxoen artean jarri dute. Edo kurtsibaz. Edo, areago joz, txantajea deitu diote. Edo estortsioa. Gizarteak ez du onartzen ETAk espresioari ematen dion edukia. Ez du bere egiten, eta berrogeialdian jartzen du. Eta txantajea edo estortsioa bezalako kode penaleko esamoldeak ere baliatzen ditu ordainetan.

Hizkerak berebiziko garrantzia izaten du gerretan, gatazketan. Ikusten eta entzuten ari garenak dio gurean hain abaro erosoa hartu zuen hizkera klase bat indarra galtzen ari dela.

Hizkera inpostatu batekin inposatu nahi den testuinguruaren ahidurak zerga ordaintzen du beti: hizkerarik gabe, gurina zartagin beroan bezalatsu desegiten da eraiki nahi zen eremua ere.

Itzulera

Oportxoetatik itzuli berri, malenkoniaren maizter eta eguneroko lanaren jopu baldin bazarete, eta ez baldin badakizue opor osteko abaildurari buelta nola eman, ea eguna arintzen dizuen Triesten kontatzen den istoriotxo tristeak:

Berrogei urte Australian etorkin egin eta gero, Toni Triestera itzultzen da. Jaisten da itsasontzitik eta, hunkituta, hiriari begira geratzen da. Ez da ezer aldatu. Maleta tzarra harturik, portua utzi eta kalez kale hasten da. Etxeak, plazak, jendea

Dosia

Egunkari mordoa zaborretara botatzera doan lagunaren istorioa. Tendentzia desberdinetako hiruzpalau egunkari-klase darama besoetan. Egunkari-mazo handia, ia garraio ezina, handia baita hiruzpalau periodikok hiruzpalau astetan osa lezakeen zaborraren bolumena. Laguna zaborrontziko aho beltzaren aurrean geratu da. Burutik pasatu zaio munduaren azken astetako martxa botako duela bertara. Baina egunkarien koloreen araberako mundu-martxa bat: ugaria, pitzatua, kontraesanek urratua, bere akaberan dagoela ematen duena.

Laguna egunkariak botatzen hasi da zulo beltzera. Bakar bat ere irakurri izan ez balu, berdin segituko zukeen munduak, berdin segituko zukeen berak ere. Baina mazo guztia zulora bota, eta pausoek handik hurbil dagoen kioskora eraman dute gaur ere, eta eguneroko dosia erosi du. Badaki mundu-martxari buruzko ikuspegi kontrajarrien ikuspegi urratu bera emango diotela aberri egunari buruzko albisteek ere, baina

Nobedadeak

Bihar, liburu eguna. Bereziki, nobedadeena. Baina liburu batek gaur goizean ikusi ote duen lehen argia edo orain berrehun urte, bost axola dio. Zabaldu ahala harrapatzen bagaitu, plazera baldin badakar opari, gure baitan zerbait aldatzen ari dela sentiarazten badigu, liburua jaioberria delako da, nahiz goiz albakoa izan nahiz orain bi mila urte argitaratua. Evelina Cattermole poeta erromantikoaren ateraldi hartakoa gertatzen da: ohean zegoelarik bere maitaleetako batekin, honek adina galdetu zion

Prozesioan

Voltaire eta haren lagun bat Pariseko kaleetan paseoan. Halako batean, jende multzo handia ikusten dute hurbiltzen, Kristo gurutziltzatu baten irudi erraldoi bat daramatela. Voltairek sonbreirua kentzen du. Prozesioan doazenek begiradak sutan hartzen dute Voltaireren keinua. Urrutiratzen direnean, filosofoak lagunari: ezin ditek onartu Kristo eta ni ezagun zaharrak garela, nahiz aspaldian ez izan batere traturik.

Ateoak

Fermin Erbiti eta BZG

Orain egun batzuk, Dirua harri izeneko zutabea idatzi nuenean, ez nuen Fermin Erbitik argitaratu berri duen Hiru koaderno txiki liburu txit interesgarria ezagutzen. Sorpresa askoren artean, hona bat: ataltxoetako batean, nik Cameronengatik esaten ditudan berak esaten ditu Erbitik BZG izeneko pasartetxo batean.

Merezi du hona ekartzea:

BZG

Barne-Produktu Gordina dugu herrien aurrerapena neurtzeko adierazle nagusia. Pentsatzen hasita horrek ikuspegi mugatua besterik ez du eskaintzen, ongi izatea salerosketen martxarekin parekatzen duelako.

Ba al da herritarren bizi-kalitatea materialismo itsutik aldenduko den beste adierazlerik? Bai, BZG izenekoa. Barne-Zoriontasun Gordina. Asmakizuna Himalaiako bihotzetik datorkigu, bertako Butan ibarretik, hain zuzen, Egilea Jigme Singye Wangchuckaranatik erregea dugu. 1974an koroatu zutenetik, garapen iraunkorra eta kulturalaren bultzada hartu ditu ongi izatearen oinarritzat, BZG, BPG baino askoz agrrantzitsuagoa dela azpimarratuz.

Lekutara joan behar da errege batek egingiko fundamentuzko zerbait aurkitzeko!