Aspertzeko eskubidea

Eric Emerson Schmidt. Horrela esanda, izenak ez dizu beharbada askorik izango. Google enpresaren presidentea eta zuzendari nagusia izan da urtetan. Orain egun batzuk, karguari utzi dio. Agur esaterakoan, iPadek, smartphonek edo cloud computing bezalako sistemek ekarriko dizkiguten aurrerapenak aipatu zituen: hemendik aurrera, ezinezkoa izango omen da ezer ahaztea, inon galtzea, aspertzea.

Horiek entzunda, txaloka hasi nintzen ni, konturatu nintzen arte ezer ahaztu ezinik bizitzea ez dela lehendabiziko kolpean ematen duen bezalako pagotxa; bestalde, giza izaeraren oinarri-oinarrian dago galtzearen eskarmentua, bizitzaren zangetan galduz ikasten baitugu geure buruak aurkitzen; aspertzen jakitea ere ez da batere mauka txarra denbora bete eta bete eta bete egiten dugun honetan

2 thoughts on “Aspertzeko eskubidea

  1. Joan zen mendeko 70.hamarkadaren bukaeran, oker ez banago, komunikabide askotan modan jarri zen termino baikor bezain liluragarri bat, hots: aisia kultura (la cultura del ocio). Informatika zela, Internet hasberria zela eta, hortik sortuko ziren balizko aurrerabideek langileen neke eta penak arindu ez ezik inoiz ezagutu ez zuten aro berri bati ere hasiera emango ziotela. Hitz majikoa: AISIA. Hori zela eta, guk, langileok, lanaldia bukatuta gero, kirol, kultura, asperraldi edota potrojarran goxo-goxo aritzeko beta izango genuela…omen.
    Baina, errealitatea oso bestelakoa suertatu zitzaigun: kapitalismoak aurrerabide guztiak bereganatu zituen, tailerrak eta bulegoak dexente murriztu, langileak kanporatu, barruan geratu zirenak beldurtu etabar….
    Gaur egun aisia kultura (edo asperraldi etsia) “goxatzen” dutenak langabezian daudenak direla esan genezake.

  2. Jaimek arrazoi. Teknologia berriak estakurutzat hartuta, anitz murriztu duk lantegietako langileen kopurua.
    Bertze alde batetik, banagok teknologia hori guztia ez ote dagoen lotuago gu kontrolatzearekin benetako aurrerapenarekin baino. Orwellek islatu zuen bi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude