Digitoak

Juan Bonilla idazleak bere NANen zenbakia, mugikorraren PINa, VISAren kodea eta giltza, eta halako beste datu asko eman eta gero, aitormen ironiko bat eginez ixten du bere azken liburuko Nitaz dakidan guztia poema:

Nabigazioa

Bartzelonako Drassanes Reials itsas museoan bazen bergantin baten branka-irudi edo maskaroi eder bat. Egurrezko tailuak emakumezko bat irudikatzen du. Abaniko bat dauka esku batean; beste eskuaz, berriz, gona jasotzen ari da keinu seduktore batez. Ontziak zenbat itsas bidaia egingo zituen, auskalo. Zertan ibiltzen zen ere, ezin jakin. Orain hirurehun urteko belaontzi bateko branka-irudi bat izaki, itsas haizeek erdi erreta dago egurra, kresalak erdi janda dauzka kolore biziak.

Baina iradokizunez betea egiten zait nabigaziori aurre egiteko modu seduktore hori: itsasoa

Ekarpena

Mogeli zor diogu idatzi aditza (berak iraatsi zerabilen) gaur darabilgun adieran Seguru asko, latinaren oihartzun ozenegia hartuko zion ordu arteko izkiriaturi eta, oharkabean bada ere, ekarpen polita egin zion euskarari. Izkiriatuk euskarri batean arrastoak uztea esan nahi du: zerbait adierazi nahi, eta izkiriatzen duenak seinale batzuk uzten ditu harri batean; edo, gure artzainek bezala, Idahoko basoren bateko arboletan; edo paper batean. Idatzi aditzak, aldiz, erantsi esan nahi zuen: idazten duenak zerbait eransten baitio ordu arte zegoenari. Mogelek ere ordu arte ez zegoen ikuspegi bat utzi zigun Peru Abarkarekin.

Borgesek horren berri izan balu, aterako zion etekinik, horixe baita literatura: seinaleak uzteaz gainera, ordu arte zegoenari zerbait berria eranstea. Eta, bide batez, Borges itsuak agian ikusi ere egingo zigun zerbait onik euskaldunoi, hain tonto ezjakintzat ginduzkanoi.

Aukeren artea

Literaturak eta politikak badute antzik: aukeren artea dira bi-biak. Shakespearek idazteari ekin zionean, ingelesa guztiz ondu gabea zegoen literatura egiteko, baina, horrexegatik, aukeren sekulako meategi bat zeukan esku artean. Shakespeareren jenioak pagotxa ikusi zuen besteek eragozpenak ikusten zituzten tokian, eta distira guztietako txirbilak atera zizkion hizkuntzari. Hori du, besteak beste, meritu.

Hortik datorkio, besteak beste, jenialtasuna.

Aukeren artea. Erraza dirudi. Zein zaila, ordea, behaztopez beteriko bide batean arriskuak hartzea. Politika txarrak, literatura txarrak bezala, segurutik eta betiko bidetik jotzeko tentazioa izaten du. Helburua ondo markatu eta aukeren artea haren zerbitzura jarri eta bide berriak esploratu beharrean, klaudikatu egiten du.

Demokraziak best-seller txarrenaren antza hartzen duenean, hurrengo hauteskundeak irabaztearen helburupean jartzen du makinaria guztia.

Bi adiera

Atzoko zutabea eroso-eroso iritsi zitzaizun letra-tamainoz, nik idatzitakoa motz geratu izan balitzaio bezala nire ohiko baztertxoari. Baina artikulua idazterakoan

Emaitza

Nork irabaziko duen, eta orain arteko mapa politikoa nola eta zenbat aldatuko den, laster askatuko da inkognita. Baina emaitzak ezagutzea baino are garrantzitsuagoa: azken boladan usaindu ahal izan ditugun haize berrien arabera, badirudi zabaldu egingo dela espazio pertsonala, airea garbiagoa etorriko dela, gutariko bakoitzaren askatasunak ibilbide luzeagotarako arnasa izango duela.

Gutxik jartzen du zalantzan garai garrantzitsuak datozen kontua. Zailak izango dira, baina izatez, ilusioaren iturri dira. Eskuzabalak izan beharko dugu: eskuzabaltasunik gabe, ateak itxi eta itsutuko dizkiegu gure artean dauzkagun hainbat arazo larri gaiztotuei. Izan beharko dugu bizkorrak ere: txikikerietan endredatuta, gure mozdadearen luzea erakutsiko dugu berriro.

Etorkizunaren espaziorik aske zabalena izan dadila gutariko bakoitzaren askatasunaren plaza, baina emaitzetan emaitzena litzatekeen hori ez dugu gaur gauean ezagutuko.

OHARRAK (Post scriptum)

Zutabea hankamotz geratu da paperezko edizioan, azkeneko paragrafoa bidean gelditu delako auskalo zergatik

Hausnarra

Botoa ematea ez dela iritzi bat ematea edo lagun artean hartutako baso erdi baten antzeko errituala, hori entzun dio irratiari. Etorkizuna markatzen duen egintza seriotan serioena dela ere bota dio esatariak. Barretxoari eutsi dio. Eta bera herritar serioa baita, zimurtu du kopeta, estutu ditu ezpainak, jarri du kezka-aurpegia, eta apatxo egin du. Dagoeneko prest, hor dago Rodinen eskulturako gizonaren posturan.

Baina zertaz hausnartu behar du? Zein metodorekin? Eta, batez ere, zein helbururekin? Hausnarketaren egitekoa txarren artean nor erdi libratzen den erabakitzea baldin bada, burutik pasatu zaio hori egiteko baliagarriagoak zaizkiola dado batzuk, hausnarketa baino.

Kopeta berdindu, ezpainak askatu, axolagabe aurpegia jarri eta hiriko plaza nagusira joan da. Kanpinak, pankartak, protesta giroa. Bertan bildutako jendea dadotan ari da, batzuk zein boto eman jakiteko, gehienak parte hartu ala ez erabakitzeko.

Marea gora

Egurra ari zuen bazter guztietatik; arazo ekonomikoak ari ziren sortzen eta handitzen bata bestearen atzetik; langabeziak hartuak zituen gizartearen plaza guztiak. Bitartean, gaitasun falta eta lotsagabekeria, klase politikoak ez zuen beste deus erakusten