Hausnarra

Botoa ematea ez dela iritzi bat ematea edo lagun artean hartutako baso erdi baten antzeko errituala, hori entzun dio irratiari. Etorkizuna markatzen duen egintza seriotan serioena dela ere bota dio esatariak. Barretxoari eutsi dio. Eta bera herritar serioa baita, zimurtu du kopeta, estutu ditu ezpainak, jarri du kezka-aurpegia, eta apatxo egin du. Dagoeneko prest, hor dago Rodinen eskulturako gizonaren posturan.

Baina zertaz hausnartu behar du? Zein metodorekin? Eta, batez ere, zein helbururekin? Hausnarketaren egitekoa txarren artean nor erdi libratzen den erabakitzea baldin bada, burutik pasatu zaio hori egiteko baliagarriagoak zaizkiola dado batzuk, hausnarketa baino.

Kopeta berdindu, ezpainak askatu, axolagabe aurpegia jarri eta hiriko plaza nagusira joan da. Kanpinak, pankartak, protesta giroa. Bertan bildutako jendea dadotan ari da, batzuk zein boto eman jakiteko, gehienak parte hartu ala ez erabakitzeko.

One thought on “Hausnarra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude