Merkatuan

Saldu hitzak berarekin darama diruaren itzala: zerbait saltzen denean, dirua jartzen da trukean. Objektuak, gai materialak, gauzak saltzen dira eta, ordainetan, dirua hartzen da. Aspaldi handian, ordea, proiektuak, ideiak, iniziatibak eta asmoak jartzen dira salgai. Gorabehera inmaterialak, alegia. Eta aldaketa horrek gure hizkeran eragin du. Lerrook idazten ari naizelarik, artean ez dakit zer erabaki hartuko duten Donostia Europako hiri kulturala izateaz, baina azken aldi luzean hor ibili dira agintari politikoak eta eragile kulturalak hiria saltzen. Salmentak eroslerik izan duen, irakurleak honezkero badaki.

Hiria, euskara, ekologia edo bizitza kriskitintsuago bat, dena daukagu salgai. Bide beretik, bizitzaren burtsan jarri ditugu merkatuan nago edo ez nago merkatuan espresioak ere, eta horrela definituta gure harreman sentimentalen finkotasuna edo finkotasun falta, salgai dauzkagu gure bihotzak ere.

OHARRAK (Post scriptum)

Erositako prezioan saldu: ez da ateraldi txarra kazetari-lana definitzeko.

Txangoa

Bi nortasun ditugu (gutxienez). Lehena, azalekoa da, itxurarena, modu jakin batean mintzatzen eta janzten dena, ideia eta gustu jakin batzuen arabera manifestatzen dena, zinera joateari aspaldi utzi ziona, lagunekin aldian behin basoerdi batzuk hartzea gustatzen zaiona

Tertulian

Han ari ziren eztabaida beroan eta mingain gaiztoz, hautagaietako bakoitzak esandakoak larrutzen,
ezkutatu omen zituztenak salatzen, esan behar omen zituztenak galdatzen. Salatu ere salatu zuten hautagai baten baino gehiagoren kultura demokratikoaren falta. Eztabaida beroa irakiten hasi zelarik, tertuliako partaideak elkarri mokoka hasi ziren:

Arbuioa

Legebiltzarrak tortura arbuiatu du inoizko adostasunik handienarekin, hala zioen berripaper honek, eta ezin ukatu albistearen garrantzia eta eragiten duen poza. Baina ez da doanekoa gogoratzea: demokraziaren eta askatasunaren defentsak etsai handia du erretorika, eta erretorikaren sarean harrapatuta segituko du, baldin demokraziak eta askatasunak ez badute lege zuzen zorrotzen bermerik, baldin legeek ziurtatzen ez badute herritar guztien segurtasuna, baldin ez baditugu legeak jartzen askatasunaren eta demokraziaren zerbitzuan eta ez alderantziz, Halaber: inkomunikazioak segitzen badu

Itzulera

Azkenean, Miranda Argan hartu genuen ostatu, EspainiakoInkisizioarekin hainbeste tirabira izan zituen Carranza Apezpikuaren jaioterrian. Asteburua izaki, ez nuen bertako liburutegira joateko aukerarik izan. Sciasciaren Muerte del inquisidor eskatuko nukeen. Etxera itzuli eta aspaldi irakurritako nobelari hautsak kentzea izan da egin dudan lehendabizitako lana. Bertan azpimarratua daukadan lehen aipua Am

Denbora librea

Denbora librea deitzen diogu, baina, izatez, denbora ez da ez librea ez lotua. Gu gara asmatzen ez dugunak denbora modu askean bizitzen, gu gara bizitzaren joana kate motzean lotzen dugunak. Denbora librea izango da libreak nahi nituzkeen ordu horietan kargarik gabe sentitzen banaiz; premia materialak ase beharraren loturarik gabeko denbora bat inauguratuko banu; lanean jartzen gaituzten motibo ekonomikoekin ahaztuko banintz; uko egingo banio udako argia eta usainak gozatzea galarazten didan bizitzeko modu beti presatiari.

Kontrakoa doi egiten dugu, ordea: denbora arindu eta hustu ordez, bete eta okupatu egiten dugu. Egitekoekin gainezkatu. Kirolarekin edo bidaiekin edo turismoarekin ito. Oporretako orduak lanekoak baino zorrotzago programatu eta bizi. Denbora lotuz, geure buruak lotu.

Udako egun luzeenetan gaude. Balirudike ez dakigula nola eta zertan gozatu hainbeste argi eder