Banco Santanderrek neurri txalogarriak iragarri ditu langabezian dauden bezeroen hipotekak eramangarriagoak egite aldera. Hiru urteko epe bat oparitzen du
Monthly Archives: uztaila 2011
Azkarregi
Errepidean ertzainek gidari presatiei bezala, Osakidetzako arduradunek ere puntuak kendu dizkiote euskarari azkarregi joategatik. Ondo egina. Hemendik aurrera, kontsultara goazen aldiro, jardun gaitezen mantso-mantso eta silabak ondo markatuz:
Hedadura
Testu batean
Ondasunak
Han-hemen, eliza hainbat ondasunen jabe egin da berriki. Ia modu klandestinoan gertatu da dena. Infernukotzat jotzen genituen teknikekin. El Rotoren atzoko binetan, aingeru bat ikusi genuen zerutik oihuka:
Tohuami
Inor gose greban hiltzeko, egun asko behar dira. Hilabeteak. Akorduan hartuta beste gose greba batzuek eragin izan duten arreta mediatikoa, atzo baino lehenagotik ezagutu behar genuen atzoko egunkari bakar batzuek zekarten kasua; izan behar genuen grebalariaren egoeraren berri; jakin behar genituen haren greba egiteko motiboak.
Ergel kosmikoak
Ia ehun hildako. Zer da sinesgaitzagoa, tragedia bera edo tragedia eragin duen harrokeria, tragediaren atzean dagoen gorrotoa, mila eta bostehun orrialdeetan jariatutako xenofobia? Oinarrian, ideia sinple ergel bat: ni desberdina naiz, ni gehiago naiz. Horixe da tragediaren giltza, Hitlerren Mein Kampf liburuaren bide beretik. Beti errepikatzen da eskema bera.
Odolkia
Hasita gaude, baita euskaraz ere, han-hemen kopago hitza entzuten, eta, honezkero, bat baino gehiago burmuinak nekatzen ariko da hitzaren euskal ordain jator baten bila. Alferrikako lana, orain egun batzuk Ignacio Escolar kazetariak gaztelaniazko hitzaren desegokitasunaz idatzi zuen
Oheko eszenak
Hauteskundeek eragiten dituzten ondorioen artean, hor dago galtzaileen egoera ere: soldata eta lana galtzea, kale gorria, langabezia, edo, onenean, lehenera itzuli beharra. Kontu jakina da. Baina Arabako Ezker Batuak EAJri atera nahi zionak
Arrakasta
Uda eta irakurketa. Batak bestea balekar bezala mintzatzen gara. Egunkari eta irratiak ere gogotsu ekin diote urteroko kanpainari, eta hasiak dira galdetzen zer irakurri behar dugun udan, zer eramango dugun hondartzara, zerekin kargatu behar ditugun pilak.
Borreroa
Francok Juli