Ondasunak

Han-hemen, eliza hainbat ondasunen jabe egin da berriki. Ia modu klandestinoan gertatu da dena. Infernukotzat jotzen genituen teknikekin. El Rotoren atzoko binetan, aingeru bat ikusi genuen zerutik oihuka:

5 thoughts on “Ondasunak

  1. lurreko ondasunak nahi dituen erligioan gagoz, katolikoak sekulako pagotxa dute estatutik kobratzen dute dirutsa ,eta gero jabetza asko dituzte, estaduko zergak ordaintzetik eliza katolikoa bakarrik dago libre, eta gero frankismoan ere erregimenak baita jabetza handiak eta legediak babesten duen elizakin ari gara, orduan oso aldeko sisteman egon den eliza da katolikoena ,horregatik jabetza handiak ditu eta orain asko bere izenean etzegozenak nahi ditu beren izenean inskribitu erregistoan; elizako arduradunak lurreko ogasunen jabe egiten ari dira lurtarren aurrean

  2. Ez dago ezer eskertu beharrik. Gaur goizean, testua aurreneko aldiz irakurri dudanean, irmoegia iruditu zait. Eta irmotasun horretan ez zitzaidan ondo egokitzen Aizarnako etxearen kontua; ez zitzaidan iruditzen zuri ala beltz erabakitzeko moduko gaia. Horixe besterik ez.
    Eta orain, buruari bueltaka nabilela, pentsatu dut Zagajewskik idatzitako pasarte hau bai datorkiola ondo gaiari [barkatu beharko didazue baina ez dut euskarara ondo itzultzeko abildaderik]:

  3. Hala duk, Anjel. Nafarroan sekulako ebasgoa burutu ditek. Betidanik udalek nahiz auzolanek eraiki eta iraunarazi dituzten eliza anitz bere izenean jarri ditik Elizak. Ezkutuan, jukutriaz. Horietariko batzuk, jabetza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude