Aukeran

Maskor biko animaliak ikergai dituen zientzialari batekin hizketan. Bere lanaz galdetu diot. Badaki nik ezer gutxi dakidala biologiaz, eta aratz-aratz aritu zait hizketan. Jarduna atsegina eta ulergarria izan arren, seguru nago ez diola ukorik egin zehaztasunari.

“Estatistikek diotenez, talentu gehien duten gizakien ehuneko laurogeia zientzien inguruan dabil. Demagun Errenazimendu garaian bizi garela, eta Madrilen, Firentzen edo Erroman gaudela: pintoreren batekin edo idazlerekin batekin bazkaltzea gustatuko litzaiguke. Gaur egun, ordea, zientzialari batekin bazkalduko genuke, ez poeta batekin. Interesgarriagoak dira eta apalagoak. Haietako askok ahalegin handia egiten dute zuk uler dezazun zertan ari diren, zer egiten duten. Cambridgen eta Harvarden Nobel saria irabazi zuten gizon eta emakume asko ezagutu ditut. Berek ez zuten beren merituen berri ematen, besteek esanda enteratzen nintzen ni

5 thoughts on “Aukeran

  1. Steinerrek auzia berri antzean planteatzen du. Hala ere, mendebaldeko kulturan oso zaharra da. “Ion” dialogoan, Platonek Sokratesen dialektika zalantzakorra eta aedo baten “jakinduria” orojakilea kontrajartzen ditu. Geroago, “Errepublika”n, filosofoen (eta Grezian filosofoek zientifikotik asko zeukaten) eta poeten arteko auzia ebatzi zuen bigarren horien kaltetan… Tira ba, poetak (gaur idazleak eta, oro har, literatoak esango genuke) hiritik bidaltzea endemasia hutsa izango litzateke, noski, baina lehengo batean ikaratuta geratu nintzen literatura gaineko programa bat ikustean: idazle zeharo ezezagun batzuek kristoren iritzi sendo eta mardulak botatzen zituzten gauza orori buruz, hasi eutanasiarekin edo ekamume musulmanen zapiarekin, eta buka 15-M mugimenduarekin. Ruperri bezala, neuri ere inbidia ematen didate hain uste potoloak dauzkaten horiek.

  2. Hermes Trismegisto handia hil ondoren, benetako zientzialariek madarikazio luze eta astun baten azpitik, batez ere Europa kristauan, aritu behar izan zuten euren lanen teoriak, emaitzak eta aurkikuntzen berri plazaratzeko, sarritan, beren bizitza arrisku gorrian jarriz.
    Israelgo ahuntzainen batek, iragarle bilakaturik, “Gizakia kreazioko erregea zela”ko ergelkeria aldarrikatu zuenetik gaizki ikusita eta beti susmopean edukitzen zituzten ikerlari eta filosofoak garai haietako erlijiosoek. Edozein erlijiotako burutxo izanda ere. Testamentu Zaharreko Genesis eta beste atal batzuk zalantzan jartzen bazen batez ere.
    Gaur egun, zientzalariak lan bikain bezain ixila egiten ari dira azken puntako teknonologiek lagunduta. Zenbait telesaiotan erakusten zaigu kosmosaren mugagabetasun sinestezina zeinean gu ez garela inortxo ere. Eta, nola ez, mundu subatomikoa, makrokosmosa bezain mugagabea. “Goian nola behean hala” Hermesek dixit orain milaka urte.
    Ikerkuntza modernoak, pixkanaka-pixkanaka, zokoratzen ari dira antigoaleko Jainko antropomorfo baten konzeptua eta kosmos zakona osatzen duen energia adimentsu bezain misteriotsu baten aurrean jartzen gaituzte. Beharbada benetako Jainkoa?
    Utikan! Askoz garrantzitsuagoak dira ohiko politikariak, futbolari miretsiak, toreatzaile edota kantarien amodioen gora beherak artoski irakurriak bihotz-prentsa pepelerdo batean!
    Zertan ari zarete zientzialari ergelok? Utz itzazue zuen ikerketak eta jarraiki gehiengoari horrela komunikabideak zuen mesedean izango dituzue eta Bekham bezain ezagunak izango zarete!

  3. Txantrean hasi zen Punto y Hora aldizkariak, bere hondar orrialdean, denbora luzez, Mitxelena handiaren esaldi bat jarri zian:

  4. Milesker Txantrea hire iritziagatik baina blog bat irekitzeko gure Anduren iturri agortezina, bere etorri zorrotz bezain orekatua eta bere literatur kultura zabala falta zaizkidak; euskal idazkeran, berriz, haren ikasle xumea izaten ahalegintzen diat.
    Beraz, gera nadila nire txokoan, hori bai, begiak zabal-zabalik eta adimena erne zer ikusi eta zer ikasi baitago blog honetan eta,oro har, literatur munduak erruz eskaintzen zaizkigun liburu zoragarrietan.
    Eskerrik hanitx eta izan untsa.

  5. Jaime, astuna izan nahi gabe, berriz diosat, ausart hadi eta egin ezak herorren bloga. Hire aldeko ene botoa baduk ziurtatua.
    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude