Keinuka

Lagun pintore batek Nafarroako Gaintzan daukan baserri eder batera eraman gaitu. Asentu ederreko eraikin sendo bat da, aspaldikoa. Harrizkoa da eraikin osoa, baina ez baleuka harrien arteko tarterik, ez baleuka leihorik, gotorleku itsu bat litzateke. Ilunpe erabateko baten ostatu.

Laguna azken boladan margotutako kuadroak erakusten hasi zaigu. Bere azken lanen giltzak ez dira errazak: arreta jarri behar da, zeure baitatik irteten ez zaizun argi baten beharra duzu.

Eguzkia keinuka hasi da Balerdi mendiaren gain-gainetik.

3 thoughts on “Keinuka

  1. Balerdi mendia Araitzeko Gaintzatik hurbil zegok; Gipuzkoakotik, ez hainbertze. Honetan harrapatu nauk, erabat galduta geratu nauk, ez diat hondar esaldia endelegatu.

    Margolari anitzen lanak ulertzeko ez zegok egilearen beraren azalpena bezalakorik. Gure adiskide batek maiz bere obrak erakutsi zizkiguk, azaldu egin ere zizkiguk, beharrik! Behin azalpena aditu ondotik, zeinen gustura begiratzen den koadroa! Margolariak ez ezik, irakasleak ere behar ditiagu.

    Egon bizkor.

  2. Txantrea adiskidea, ez nauk batere harritzen erabat galduta geratu izanaz: lagun pintoreak Nafarroako Gaintzan zeukak baserria, eta han egon gaituk, Balerdiko maldetan. Plasta! egin badut, lagun pintorearekin une batez Gipuzkoako Gaintzaz mintzatu naizelako duk. Baditiat han lagun batzuk, ezagutzen diat hango istorio polit bat edo beste, eta hartaz jardun izanak eraman naik, nonbait, okerraren zulora. Barkatu eta eskerrik asko: zuzendu diat ohartxoa.

  3. Gipuzkoako Gaintza gutietsi nahi izan gabe, Araitzeko Gaintzatik ikus daitekeen mendi-ikuspegia nehoiz ikusi ditudan zoragarrienetarikoa duk. Gailur haiek elurturik daudelarik zinez ederrak dituk.

    Normalena duk han artista sorta ederra izatea, Naturak (horrela, letra larriz) anitz laguntzen dik.
    Araitz ibarra liluragarria duk.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude