Bost notatxo Balerdiko maldan

*Ortiz de Elgea erosoago sentitzen omen da formatu handian. Bere pinturak arnasa behar duela esan digu. Baina formatu txikiko koadroetan ere formatu handietako elementu guztiak daude. Pintoreak ez du ezer eliminatu. Hala ere, eta logikak besterik iradokitzen badu ere, ez dira itogarriak.

Askatasun beraren arnasa darie hauspoka.

*Pintura bizi eta pinturan. Argia bizi eta argian.

*Koadroak esaten digu pinturaren egia, pintorearen diskurtso landuenak baino zehatzago esan ere.

*Iragana eta tradizioa, oinarri gisa. Ez nostalgia moduan, are gutxiago iragana imitatzeko edo garai joanak errebindikatzeko.

*Artistak, benetako artista batek, badaki egiten ari dena ez dela behin betikoa. Baina artistak, benetako artista batek, behin betikotasuna eman nahi dio obrari, horretara jartzen ditu kemena eta bizia.

Nahiaren eta ezinaren arteko tentsioa bizi du beti benetako artista batek.

(Ortiz de Elgeak Nafarroako Gaintzan daukan estudioan orain bizpahiru egun zirriborratu nituen notatxoetatik)

5 thoughts on “Bost notatxo Balerdiko maldan

  1. Andu, ez nioan ahateari igerian irakatsi nahi. Ederki azalduta zegok.
    Kontua duk musikan deus aipagarririk egin ez duen biziarteko arinaiztar daltoniko hau nekatu xamar dagoela artista handien

  2. Txantreari kale-kantoitik egindako ohartxoa: ez zaizkidak beti kexuka dabiltzan artistak gustatzen, negarraren maizter direnak; beren buruak munduaren ardatz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude