Argien gozatua

Azpiroztik pasatu, Elena Asins eskultorea autoan hartu, eta berriro ere Balerdiko mazeletara, berriro ere Araitz bailara ederrera, baina gaurkoan Intzara, egun pasa egiteko asmoarekin adiskide batzuek han duten baserri batean. Egun errea, solas atsegina.

One thought on “Argien gozatua

  1. Zinez ederra duk Araitz. Haren txokoetan orlegi, berde, musker kolorearen tonalitate guztiek ditek beren tokia. Eguraldia ere bitxia duk, han, Betelu aldean (uste diat hala den) bazegok artadi bat!, zinez bitxia.

    Argia azpimarratu dik eskultoreak, nik harria ere aipatuko nikek. Belagai nahiz euntze eder haietan, nonahi agertzen diren halako harri gaitzek ukitu berezia emaiten ziotek ibar zoragarri hari.

    Aipatu ez duan arren, ibar ederrari euskalkia ederra ere bazegokiok. Hartaraino joaterik ez daukatenendako, gomendagarria duk duela urte batzuk Amaia Apalauza Ollok eta Kontxi Arraztio Saralegik argitaratu zuten

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude