Oroitzapentxoa

Orain bi egun, ETB2n The Night of the Generals (Jeneralen gaua) ikusten hasi nintzelarik, Omar Sharif-ek, pelikulako protagonistak, oroitzapen zahar batzuk ekarri zizkidan gogora.

Hamabost bat urte ditut, Donostiako apaiztegian nago. Goiz batez albistea zabaltzen da, olioa zartagin beroan bezala, apaiztegiko korridoreetan barrena. Atzerriko aktore bat etorri omen da, nahiko famatua, egun batzuk gure artean pasatzera! Aktoreak Omar Sharif du grazia! Seguru asko ez genuen inork ezagutzen, baina berehala irudikatu genuen Hollywood-eko izar nagusi gisa.

Pelikula bat egin behar omen zuen apaiz jantzian, eta sotanarekin ohitzeko etorri zen apaiztegira. Hainbat egun egin zituen bertan, eta apaizgai nagusienekin ibiltzen zen, beti galdezka sotanarekin nola ibili, eskuak patrikan nola sartu, botoiak nola lotu, lepoko zuria nola atondu

One thought on “Oroitzapentxoa

  1. Artista handiek, edozein arlotakoak izanikan ere, metodologia ditek ezaugarri nagusia. Diziplina, eten gabeko ikasi nahia, zuzendu gura, hobetzeko gogoa … horiek guztiek bihurtzen ditiztek handi, maisu, jenio.
    Bertze alde batetik, mendebaldeko jagoleak ezarri zigun berrogei urteko bakealdiak, zenbat maisu-lan galarazi zigun! Egungo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude